GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Andoni Velez | Bilbo

Palestinar herriaren alde

Bi dira Gazako gertaerei buruz komunikabide nagusietako tertulietan zein kaleko eztabaidetan atentzioa eman didaten argudioak edo arrazoibideak.

Lehendabizikoetan, tertulietan, distantziak eragindako desitxuratzeak eragin dit «sorpresa». Hemengo egoeraz ezer ere ulertzen ez duten «adituek» hango gauzak ze ederki ulertzen dituzten ikusteak harritzen nau. «Terrorismoa»ri buruzko betiko leloez gain, palestinarren erresistentzia armatua noraino justifikatzen duten entzuteak harritu egiten nau. Hemen manifestaziorik baketsuena debekatzera deitzen duten horiek.

Kalean kontrakoa gertatzen zait. Munduan gertatzen den edozein gatazka Euskal Herriko gatazkarekin parekatzeko joerak harritu egiten nau. Ez dut esaten parekotasunik ez dagoenik gatazken artean, baina sinplifikazioak ez duela gurea hobeto ulertzen laguntzen uste dut.

Amaitzeko, batzuk zein besteak Palestinaren eta genozidioa pairatzen ari diren Gazako herritarren alde ezer ere egiteko gauza ez direla azpimarratu nahi dut.

Egin dezagun palestinarren alde, hitzez nahiz ekintzez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo