GARA > Idatzia > Kirolak > Futbola

Avironek, Lehen Mailako taldeei begira, Kopan beste urrats bat eman nahi du

J.L. | BAIONA

Kanporaketa honetan Lehen Mailako talderen baten aurka jokatuko zuten itxaropen osoa zuten Baionan, baina ez da horrela izan. Hala ere, ez dute zorte txarra izan eta maila bat beherago -CFA Mailan alegia- dagoen taldea egokitu zaie, eta etxean arituko dira.

Gaur, 18.00etatik aurrera, Vitres taldea hartuko du talde zuri-urdinak. Partida bakarrera jokatuko denez, euskaldunak aurrera egiteko faborito nagusiak izango dira.

Gaur bost urte beteko dira euskaldunek Lehen Mailako Guingamp kanporatu zutela, eta urte horretan bertan Girondins ere utzi zuten Kopatik kanpo, gero Parisen PSG taldearekin galtzeko.

Urte bikaina izan zen hura, eta aurtengoan ere errepikatzeko prest daude. Lehen urratsa Vitres menderatzea da, baina horretarako garbi dute zuri-urdinek ezin direla lo atera. Orain bi urte, CFA 2 Mailako talde baten aurka estu ibili ziren. Oinez irabaziko zutelakoan zelairatu ziren, eta konturatzerako 0-2 ari ziren galtzen, nahiz eta gero, penaltietan aurrera egin ahal izan zuten.

Ordukoa ez errepikatzeko, lehen minututik zelairatu behar dute partida ahalik eta azkarren erabakitzera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo