GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

BERRIA Koldo Aldabe 2008/12/30

Gaza

Egunotan Mahmud Darwishen hitzek oihartzun beldurgarria daukate Palestinan.

«Jartzazu/ arabiarra naizela/ neure aitasoen mahastiak suntsitu dituzula/ eta neuk lantzen nuen lurra./ Dena kendu diguzu/ neu eta neure haurrak guztiok bat/ kendu gaituzu./ Neure biloben irauteko/ hemen ikusten dituzun harri puskak./ Baina zure gobernuak bahitu egin behar omen ditu/ hauek ere!» («Nortasuna». Koldo Izagirreren itzulpena).

Gaza suntsitzen ari direnean, aiton-amonak, aita-amak, seme-alabak hil zaizkionean, olibondoak desagertu direnean, etsaia «amaiera arteko gerraz» mintzatzen ari denean, Obamak esperantza esan nahi ez duen lurraldean nekez gauzatuko den mendekua ari dira oihukatzen.

«Jartzazu/ lehen orrialdeko buruan/ ez ditudala gizakiak gorroto/ ez naizela inori jazartzen baina/ gose baldin banaiz/ neure ebaslearen haragia dudala jaten!/ Erne! Erne! Erne!/ Neure haserreari!» («Nortasuna», Ibidem)

Eta poeta hilik da; orain 44 urte idatzitakoa haragiztatzen ari den unean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo