GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Gazte Kontseiluak «nafarren interesen ordezkari izatea» du helburu

p022_f01_93255.jpg

GARA |

Biltzar nagusian aukeratu berri duten Nafarroako Gazte Kontseiluaren Batzorde Iraunkorreko kideek adierazi zutenez, «beren irudia indartu eta Nafarroako gazteen benetako ardurak erakustea» da beraien asmoa. Urte berrirako egiteko nagusien artean berriz, NGK eraberritzea dagoela aipatu zuten «anitzagoa eta nafarren interes orokorren ordezkari izan dadin».

Bestetik, egungo lan arloak indartzeko asmoa ere agertu zuten; hala nola osasungintza, kontsumo arduratsua eta gazteen emantzipazioa. Bestalde, Kontseiluko egungo langileak hobeto prestatuko dituztela adierazi zuten. Eta, horrez gain, Kontseiluan parte hartzen duten elkarteengana gehiago hurbiltzeko asmoa ere agertu zuen NGK-k.

Gaineratu zutenez, instituzioetara bisitak egingo dute Gabonetako oporren ondotik. Atzo eman zuen Gazte Kontseiluak bilera sorta horrekin lortu nahi dutenaren berri eta Nafarroako lehendakari Miguel Sanzekin, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Elena Torresekin eta Nafarroako Gobernuko ordezkari Elma Saizekin biltzeko asmoa dutela jakinarazi zuten.

Batzorde Iraunkor berria

Nafarroako Gazte Kontseiluak joan den hilaren erdialdean egin zuen XXI. Ohiko Batzar Nagusian erabaki zuenez, Batzorde Iraunkor berriko lehendakari David Chivite izango da, Pablo Goñi lehendakariorde eta Kontsumo Arduratsuaren Saileko arduradun, eta, azkenik, Miguel Arnedo Emantzipazio Saileko arduraduna izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo