GARA > Idatzia > Kirolak > Bilbao Basket

Iurbentia Bilbao Basket

ACB Ligako ajeak ahazteko modu ona izan daiteke Serbian irabaztea

Talde bizkaitarrak H multzoko aurreneko postua bermatuko luke Hemofarmi irabazita, edota hamaika puntu baino gutxiagoko aldeaz galduta. La Casillan jokatutako neurketan horren itxura ona eman zuen Vladan Vukosavljevic pibotak ez du jokatzerik izango gaur.

p036_f01_148x196.jpg

HEMOFARM-BILBAO BASKET

Arnaitz GORRITI | BILBO

ACB Ligan lau neurketa erreskadan galdu ditu Iurbentia Bilbao Basketek, eta sei garaipen baino ez dituelarik, Kopatik at geratu da talde bilbotarra. Irregulartasuna da nagusi Bizkaia aldean. Bolada onak eta txarrak neurketa berberean azaltzen dira; erasoan asmatuz gero defentsan huts egiten dute, edo batekoz bestera, defentsan lan ona eginda ere ezin nahi beste asmatu erasoan.

Ondorioz, etxean nozitzen dituen ajeak ahazteko erremedioa Europan aurkitu nahiko du 18.00etatik aurrera Txus Vidorretaren bostekoak. Orain arte Eurocupen jokatu dituen lau partidetan garaile atera da eta, beraz, Top 16rako sailkapena patrikan dauka. Alabaina, aurkaririk zailenen kontra ahalik eta beranduen jokatzeko, H multzoko aurreneko postua bermatzen saiatu da talde euskalduna. Horretarako nahikoa du Serbian garaile aterata. Hala ere, porrotak ere ez du talde bilbotarraren lehenengo postua zertan kolokan jarri. Baldin eta hamaika puntu baino gutxiagoz galduko balu, H multzoko buruzagitza bizkaitarren eskuetan geratuko litzateke, La Casillan 78-67 gailendu baitzitzaion Iurbentia Bilbao Basket Hemofarmi.

Garaipenaren beharra

Neurketa honi buruz, Txus Vidorretak adierazi du taldeak garaipena «behar» duela. «Hainbat porrot erreskadan pilatzeak kezka sortzen du eta guk bolada txar hau ahalik eta arinen amaitzea nahi dugu gorantz egiteko asmoa baitugu. Neurketa oso zaila izango da, baina guk garaipena behar dugu».

Neurketa hasterako beltzezko gizonek badute aurreneko albiste ona: Vladan Vukosavljevic pibotak, La Casillan 25 puntu sartu zituen berberak, ez du gaur arratsaldean jokatzerik izango. Hala, serbiarren jokoa Mcvan edota Marjanovic gazteen esku geratu beharko da.

 
El arranque de Tau Baskonia rompe barreras y marcas

Tau Baskonia está dejando constancia del absoluto dominio que ejerce en la Liga ACB 2008/09. Una trayectoria de récord, primero por lograr la mejor racha de victorias en el presente campeonato -diez triunfos-, y ahora por firmar un balance de 14 triunfos y una solitaria derrota, un recorrido que únicamente ha alcanzado en dos ocasiones.

A ésto hay que sumar su condición de cabeza de serie anticipado en la Copa, mientras a sus espaldas se termina de llenar el bombo con los ocho equipos que el próximo febrero (del 18 al 22) competirán en el Palacio de los Deportes de Madrid. El conjunto baskonista entrará en el bombo como uno de los mejores líderes en los casi treinta años de historia de la ACB tras imponerse al Barcelona a domicilio (70-74), y después de un cierre de año increíblemente solvente.

Y es que el conjunto entrenado por Dusko Ivanovic saca tres triunfos de ventaja a sus más inmediatos perseguidores -Unicaja, Barça y Joventut-, una presentación idéntica a la lograda en la temporada 2003-04, también con el técnico montenegrino en el banquillo. Por aquel entonces, el cuadro baskonista siguió con semejante ritmo hasta el cierre de la fase regular, que acabó encabezando. Sin embargo, el conjunto gasteiztarra no lograría el título liguero, ya que caería contra todo pronóstico ante el Estudiantes de Pepu Hernández en semifinales. Aun así, Tau Baskonia sí que pudo alzarse como campeón en la Copa en Sevilla, tras dar cuenta del Joventut de un imberbe Rudy Fernández en la final. A.G.

Buducnost eta Nymburk bilbotarren alde

Ordubete geroago, 19.00etan, jokatuko dute Buducnost eta Nymburkek H multzoko beste neurketa. Talde biak garaipen banarekin daude eta, ondorioz, multzoko bigarren lekua eskuratzeko borrokan, beren arteko neurketan gailentzeaz gain, bilbotarren garaipena ere ongi etorriko zaie.

Saskibaloi entrenatzaile ikastaroa

Euskal Saskibaloi Federazioak Bigarren Mailako saskibaloi entrenatzaile ikastaro ez ofiziala antolatu du. 280 ordukoa izango da berau. Izena emateko Lehen Mailako entrenatzaile agiria eduki behar da eta epea urtarrilaren 23ra arte egongo da zabalik. Gehienez 35 pertsona onartuko dira. Informazio ge- hiago nahi duenak secretario@basketbasko.com helbidearen edo 94 473 51 98 zenbakiaren bidez lor dezake.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo