LITERATURA
Hamaika euskal eleberri lehian, gaur ebatziko den Nadal sarian
Bizkaiko sei eleberri eta Nafarroako bost daude mundu osotik heldutako berrehundik gora (274 zehazki) hautagaien artean. 65. edizioko Nadal saria emateko afaria gaur ospatuko da, Bartzelonako Avenida Palace hotelean. German Gullon, Lorenzo Silva, Andres Trapiello, Angela Vallvey eta Destino argitaletxeko editorea den Emili Rosalesek osatuko dute epaimahaia. Joan den urteko saria irabazi zuen eleberria Francisco Casavellaren "Lo que sé de los vampiros" izan zen, eta Eva Diaz Perezen "El club de la memoria", finalista.