Etxeko txikien gozagarri, makina bat herritan ospatu ziren Errege kabalgatak
GARA |
Bati baino gehiagori ez zitzaion goiza nahi bezain azkar iritsiko, gauean Erregeek utzitako opariak zabaltzeko orduaren zain; eta beste batzuek, berriz, seguru, nahi baino lehen jaiki behar izan dutela. Beste hainbat etxeetan Olentzeroren etorrerak eragindako irrika berarekin itxaron dute gaur Errege Magoena askorenean.
Irrika hori nabarmena zen atzo arratsaldean batean eta bestean egin ziren kabalgatetan, haurtxo askoren aurpegiei erreparatzea nahikoa zen horretaz jabetzeko. Iruñera, Donostiara, Gasteizera, Bilbora... eta beste makina bat herritara iritsi ziren gameluz, zaldi gainean edota karrozen gainean, Errege Magoak. Ez ziren, gainera, esku hutsik iritsi, kiloka eta kiloka goxoki banatu zituzten euren etorreraren zain liluratuta zeuden haurren artean.
Ezustekoa Sestaon
Sestaon ezusteko bat izan zuten Erregeen etorreran, kabalgatako zaldi bat, petardo bat alboan leherrarazi zutenean, aztoratu egin zen eta ikusleetako batzuk zauritu zituen.