DANA
Nafarroako Gobernuak 71 langile kaleratzeko espedientea onartu du
Nafarroako Gobernuak Dana enpresako zuzendaritzak aurkeztutako espedientea onartu eta sinatu du. LABen iritziz, Gobernua «enpleguaren suntsiketan aktiboki laguntzen ari da», eta enpresa eta langileen artean sortutako gatazkan enpresaren jarrerarekin bat egin du. Espediente honen ondorioz, 71 langile izango dira kaleratuak LABen hitzetan «etekin izugarriak» dituen enpresa multinazionaletik. LABek gogor salatu du Gobernuak ez duela «lotsarik» izan akordiorik gabeko espediente hau onartzeko. Ezkortasunari gaina hartzen utzi gabe, «kaleratzeen aurkako eta aldaketa sozialaren aldeko herri mobilizazioa sendotu eta zabaltzeko» akuilu izateko helburua berretsi du euskal sindikatuak.