Binakako Txapelketa
Izerdi asko bota behar da oraindik Belokiri irabazteko
Bere pilota atera zuenean, Burlatako atzelariak erabat aldatu zuen partidaren norabidea eta jaun eta jabe izan zen atzeko koadroetan. Oinatzekin batera, lehen garaipena eman dio Asegarceri.
Asier AIESTARAN | TOLOSA
Bada pilotariren bat edo beste, edozein material jarrita ere bere joko onena egiteko gai dena. Badira beste asko, gehienak, edozein material jarrita ere irabazteko larri ibiltzen direnak. Eta, azkenik, bada pilotari klase bat gustuko pilotekin bere errendimendua nabarmen biderkatzen duena. Azken mota horretako lau kirolari bildu ziren atzo Tolosan eta markagailuak argi erakutsi zuen hori: 4-10, 20-13 eta 22-18. Ia ehun minutuko partida eta 821 pilotakada kontzeptu sinple hori baieztatzeko.
Alde horretatik, Ruben Belokiren lana nabarmendu behar da. Urdinek ateratako pilota alaiarekin ikaragarri sufritu zuen partidaren lehen zatian eta galdutako dozena erdi pilota tarte horretan iritsi ziren. Baina bere tamainako pilota zakarra ateratzearekin batera, Burlatako atzelaria agintzen hasi zen, eta markagailua kolorez aldatzen. Ikuskizuna eskaintzeko tartetxo batzuk ere hartu zituen gainera, eta maisutasunez egindako bi ñakuak -1-1koa txokoan ezkerrez eta 12-11koa eskuinez urrunetik- gogoz txalotuak izan ziren.
Beste aldean, berriz, komeriak. Aurreneko tantoetan Xalak erakutsitako nagusitasuna -merituzko lauzpabost tanto egin zituen- eta Laskurainek emandako segurtasun sentsazioa -sasoi onean harrapatu du txapelketak-, apurka-apurka desagertzen hasi ziren. Oinatzek mendean hartu zuen Xala eta Laskurainek nahikoa lan bazuen pilota frontisean jartzen.
60 minutu... eta 14-12
Hala ere, eta gorriak markagailuan 20-13 aurreratu arren, uste baino gehiago kosta zitzaien 22ra iristea. Izan ere, partida gogorra izan zen atzokoa. Pare bat adibide jartzearren, 49 minutu pasa ziren aurreneko bikoteak 11 tanto egin zituenerako, eta 60 minuturen ondoren, markagailuak 14-12koa erakusten zuen.
Oinatz Bengoetxeak gogotik ordaindu zuen gorputzari emandako zigorra, eta bi aldiz sartu behar izan zuen aldageletan Txema Urrutia Aspeko sendagilearen laguntza jasotzeko, 21-15ekoan lehenik eta 21-18koan ondoren. Partida amaieran adierazi zuenez, giharretako kalanbreak besterik ez ziren izan.
Laskurainek gora bidalitako pilota batek eman zion azkenean lehen garaipena Asegarceri.
Oinatz Bengoetxea se mostraba, al final del choque, tan feliz por la victoria como exhausto por la paliza física recibida. «Ha sido un partido muy duro y yo he terminado con calambres en las dos piernas. Creo que el material ha tenido mucho que ver en el partido. Nuestra pelota era más difícil de mover que la de ellos y nos hemos encontrado mucho más a gusto. Además, Rubén ha hecho un partidazo», resumía el delantero de Leitza.
Sin recuperarse todavía del meneo recibido, y a falta del partido de hoy en Eibar, la segunda jornada del campeonato que se disputará el próximo fin de semana ya está programada. El frontón Uranzu de Irun abrirá la jornada el viernes por la noche con el partido entre Titín III-Pascual y Olaizola I-Patxi Ruiz. El sábado será el turno del Labrit, donde Bengoetxea VI-Beloki se medirán a Gonzalez-Barriola. El domingo, Eibar cogerá el testigo con el partido entre Olaizola II-Mendizabal II y Xala-Laskurain. Tolosa cerrará la jornada el lunes, con el choque entre Berasaluze VIII-Begino y Mtz. de Irujo-Goñi III. Además, han confirmado partidos en Getaria y en Mungia dentro de dos semanas.
Las parejas Titín III-Pascual y Olaizola II-Mendizabal II cierran hoy en el Astelena de Eibar (18.15, ETB) la primera jornada del Parejas. Los actuales campeones se miden a la dupla que se ha impuesto en el Torneo de La Blanca los últimos cinco años. El partido promete.
Tras el inicio del Parejas de Primera, la competición de Segunda será presentada mañana a las 12.00 en la sede que la BBK posee en la Gran Vía bilbaina. La inclusión del recién fichado Aritz Lasa entre los participantes de Aspe será una de las principales novedades.