GARA > Idatzia > > Kultura

Sei erakusketa Bilboko auzoetan, «Exposdistrito»ren eskutik

Urtero legez, «Expodistrito» ekimena adierazpen artistikoak deszentralizatzen saiatuko da erakusketak Bilboko hainbat auzotara zabalduz eta, bidez batez, ahal beste jenderengana iristeko asmoz. Margolaritza izango du ardatz jada abian den aurtengo edizioak.
p043_f02_148x88.jpg

GARA | BILBO

Adierazpen artistikoak deszentralizatzea izango da aurten ere «Expodistrito» ekimenaren helburu nagusia. Hori dela eta, sei erakusketa jarriko ditu ikusgai aurtengo lehen hiru hilabetean. Horretarako, Bilboko hainbat auzotako gizarte-etxeak izango ditu kokaleku margolaritza ardatz duen egitasmo honek.

Bilbon arteaz gozatzeko aukera Guggenheim eta Arte Eder Museoaz harago doala argi uzteko, Bilboko sei gizarte-etxeetan erakusketak paratuko dituzte. Hain zuzen, Abando-Barrainkua, San Inazio, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko eta Zorrozako udal zentroetan izango dira ikusgai aurtengo ediziorako hautatu dituzten erakusketak.

Ikusi ahal izango diren lanen artean, Inma Tejeroren «Buzonar-T» dago; teknika anitzen bidez egindako bilduma bat da, eta bertan gaur egungo postontzietan publizitatea, fakturak eta ordainagiriak soilik jasotzen ditugula erakutsi nahi du artistak. Juan M Saenzen proposamena, ordea, liburu base batean datza. Liburuen eduki galera aldarrikatu nahi du artistak adierazpen honekin.

Ianire Sagastiren margolanak, berriz, «afektibitatearen inguruko konbentzionalismoen kritika» dira. «Adierazteko behar bortitz» gisa definitu dute lana. Kanpoko eragin bezala, Edelberto Alondo del Busto kubatarraren lana ere ikugai izango da; erakusketa horretan XX. mende amaierako eta XXI. mende hasierako Kubako hiriburuaren bestelako ikuspuntua eskaintzen du sortzaile honek.

Azkenik, Floro Oriberen eta Ana Portilloren lanek ere badute lekurik ekimen honetan, eta Naroa Gutierrezek «Arimaren ispiluak» bildumaren bidez gizaki guztiok berdinak garela adierazi nahi du, nahiz eta itxuraz desberdinak izan.

Horrela, ekimen honek kultura deszentralizatzeaz gain, hasiberriak diren artistei beren lanak ezagutarazteko aukera eskaini nahi die.

Ficha

Dirección:

Ole Christian Madsen.

Intérpretes: Thure Lindhardt, Mads Mikkelsen.

País:

Dinamarca, 2008.

Duración: 130 minutos.

Género: Bélica.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo