NEKAZARITZA POLITIKA
Laborari txikiei bideratutako laguntza urriengatik kezka agertu du FDSEAk
Patrick Etxegarai FDSEA sindikatuko ordezkariak kezka agertu du Europar Batasunak birmoldatu berri duen Nekazaritza Politika Komunak diru-laguntzak zekale-ekoizle handiei bideratuko dizkielako nagusiki, laborari txikien kaltean. Iazkoa, Ipar Euskal Herriko laborarientzat «urte gogorra» izan zela gogoratuta (mihi urdina, erregaien eta bazkaren prezio igoera...), aurtengoari «itxaropenez, baina baita zuhurtasunez ere» helduko diote. Nekazaritza ministroak tokian tokiko premiei aurre egiteko sindikatuen proposamenak kontuan har ditzan espero dute.