Euroliga
Lehen posturako bide guztiek Erroma dute topaleku
Etxean partidarik galdu ez duen Lottomatica Zurbaoko gotorlekuan irabazteko gai izan den bakarra da.
LOTTOMATICA-BASKONIA
Jon ORMAZABAL | GASTEIZ
Azken urteotan Moscuko CSKA ahalguztidunaren esku egon den balentria lortuta, alegia, Baskoniari Zurbaoko gotorlekuan irabazita, ohorea urratzeaz harago, Erromako PalaLottomatican odolkiak ordainetan ematera behartu zuen talde italiarrak Tau. Beraz, Berlingo Final Four-ean egoteko biderik erosoenak Italiako hiriburutik pasako dira gaur gauean Dusko Ivanovicen taldearentzat.
Seina garaipen lortuta, italiarrak eta gasteiztarrak C multzoko buru dira. Oso arriskutsua izan ohi den Joventuten aurka gerta daitekeen edozein istripuren aurrean, irabazteaz gain, Zurbaon izandako hiru puntuko desabantaila konpontzea bigarren mailako helburu bat izan daiteke baskoniarrentzat gaur gauean.
Sailkapenak aditzera ematen duen bezala, joko bolada izugarrian dagoen arren, Erroman irabaztea ez da erronka makala izango Tauko jokalarientzat; izan ere, beraiei Lottomaticaren aurka jokatu arte gertatu bezala, italiarren mailak ikaragarri egiten du gora etxean jokatzen dutenean, eta aurten inor ez da Euroligan PalaLottomatican irabazteko gai izan.
Hainbat aldaketa
Dena dela, Zurbaon garaipena lortu zuen taldearen eta gaur Erroman jokatuko duenaren artean badira hainbat desberdintasun. Esanguratsuena agian entrenatzailearena, izan ere, Italiako Legan izandako emaitza txarrek eta hainbat jokalarirekin izandako liskarrek Jasmin Repesa kargua uztera behartu zuten. Nando Gentilek, bigarren entrenatzaile eta jokalari ohiak, hartu zion lekukoa eta, etxeko txapelketan bidea zuzendu eta Europan gauzak ondo egiten ari diren arren, egungo entrenatzaileak argi utzi dio presidenteari berak ez duela lehen entrenatzailea izan nahi, zuzendaritzak horretara bultzatu arren.
Horrez gain, beste aldaketa garrantzitsu bat ere antzemango da kantxan: Gasteizen joaneko partidan 11 puntu eta 3 errebote lortu zituen Ray Allan antolatzaile estatubatuarrak taldea utzi du, Erroman bizitzera ohitu eta talde berrira egokitu ez dela-eta.
Baskonian ere izan dira jokalari aldaketak partida hartatik: Mickeal ordezkatzeko etorri zen Robert Hite ez da dagoeneko Tauko jokalaria. Vlado Ilievski badago egungo Baskoniako jokalarien artean, baina antolatzaileak ez du Top-16ra arte jokatzerik izango, lehen fase honetan Union Olimpijarekin aritu delako, Tau eta Lottomaticaren multzo berean gainera.
Italiarren artean, ez da ziurra sukarrak jota dagoen Rodrigo de La Fuente madrildarrak gaur gauean jokatuko duen ala ez.
Joaneko partidan Lotomatican ziren Jasmin Repesa entrenatzailea eta 11 puntu eta 3 errebote lortu zituen Ray Allan estatubatuarra ez daude dagoeneko taldean.
Sani Becirovic hegalekoa sasoi bikainean helduko da partida honetara, aurreko jardunaldiko jokalaririk onena izan baitzen Union Olimpijaren aurkako partidaren ostean.
A pesar de que el Baskonia atraviesa por un gran momento de forma, fiel a su estilo, Dusko Ivanovic todavía entiende que su equipo debe dar muchos pasos hacia delante. «Para poder contar con opciones de ganar algo durante esta temporada, debemos mejorar y correr mucho aún, tanto en defensa como en ataque, dado que, pese a haber ganado varios partidos seguidos, no hay que engañarse. Y es que si se analizan a fondo los partidos, se ve que todavía nos falta algo, puesto que yo no quiero depender del equipo contrario, sino de lo es capaz de hacer mi equipo y si hemos hecho bien nuestro trabajo, o no», precisó el montenegrino en la previa.
Sobre la Lottomatica, Ivanovic analizó el cambio experimentado tras el cambio de entrenador. «Ahora todo el conglomerado del equipo tiene importancia y posibilidades de demostrar su calidad, ya que con Repesa se practicaba un juego disciplinado, sabiendo lo que se quería en cada momento. Ahora todos juegan con mucho entusiasmo y son mucho más agresivos que antes, incluso hasta presionando todo el campo».