GARA > Idatzia > > Ekonomia

Euskal Herriko Laborantza Ganberari babesa adierazi diote hainbat eragilek

p021_f01_148x084.jpg

GARA |

Euskal Herriko hainbat eragilek elkartasuna helarazi diote Euskal Herriko Laborantza Ganberari (EHLG) eta Mixel Berhokoirigoin erakundeko lehenda- kariari, hilaren 29an Baionan egingo den epaiketa dela-eta. Horretarako, agiria kaleratu zuten atzo, 140 lagunek sinatua. Tartean unibertsitateko irakasleak, sindikatuak, bertsolariak, kazetariak, idazleak, sukaldariak eta abeslariak daude.

Atzo Donostian egindako agerraldian, Mariano Ferrer kazetariak eta Aiora Zulaika «Pirritx» pailazoak idatzia irakurri zuten. Bertan diotenez, duela lau urte sortu zen erakundeak fruituak eman ditu Estatu frantsesak jarri dizkion oztopoen gainetik, baina hark «ezin du haur hori ibiltzen ikusi, hori Iparraldearen aitorpen ofiziala onartzea litzatekeelako». Paueko Laborantza Ganberak nekazaritza intentsiboa bultzatzen duen bitartean, EHLGk laborantza iraunkorra garatzen duela adierazi zuten, eta horregatik, epaiketarekin, Euskal Herri osoarentzat beharrezkoa den lana geldiarazi nahi dutela salatu zuten. Horrenbestez, 29an Baionara joateko deia egin zuten, Berhokoirigoini eta EHLGri sostengua adieraztera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo