Sariak
Imanol Urbieta eta Juan Gonzalez saritu ditu EHUk
Imanol Urbieta Beristain musikagile zarauztarrak eta Juan Gonzalez-Castelaok jasoko dute Donostiako Orfeoia-UPV/EHU Saria. Lehenak, bere ibilbide profesional oparo eta emankorrean egindako lanagatik, eta bigarrenak, berriz, «El director Ataúlfo Argenta: Estudio biográfico, analítico e interpretativo» lanagatik. Datorren hilaren 6an izango da sari banaketa, arratsaldeko 19.00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio Maria Barriola eraikinean.