Adinekoen elkarteek posta bulegoen itxiera salatu dute
GARA |
Nafarroa Behereko sei herritako Adin Ederreko klubek posta bulegoen itxiera salatzen duen adierazpena kaleratu dute. Larzabale, Iholdi, Ortzaize eta Baigorrin dauden posta bulegoak ixteko asmoa dagoela jakin ondoren, itxiera horiek herrietako adineko jendeari eragingo lizkiekeen arazoak salatu dituzte.
«Adin Ederreko klubek Larzabaleko posta erabiltzaileek eta hautetsiek agertu kezkekin bat egiten dugu». Larzabaleko adibidea hartuz azaldu dute bertako biztanleek 32 kilometro beharko dituztela egin gutun ziurtatu bat jasotzeko. Inguruko herrietako biztanleek berriz, distantzia horren bikoitza egin beharko dute. Adineko jendea etxean gelditu ahal izateko atzerapausoa dela salatu dute elkarteek.