GARA > Idatzia > Kirolak > Saskibaloia

ABF LIGA

Bera Bera laugarren posturaino igo daiteke, Zuazoren laguntzarekin

A.U.L. | BILBO

Alde askotako interesekin dator ABF Ligaren 11. jardunaldia. Baita zailtasun maila desberdineko norgehiagokekin ere.

Errazenak, beti ere teorian, Itxakori dagozkio. Talde nafarrak ez luke arazo handirik izan beharko lidergoari eusteko, Cementos Ribarroja bisitatuko baitu. Estutasun ekonomikoak direla-eta, Valentziakoek hainbat jokalari galdu dituzte, eta horrek Gregorio Garciaren taldea ahuldu du, sailkapenak islatzen duen bezala. Itxakori dagokionez, Nely Carla osatu da eta Marion Cavalle besterik ez du utzi behar izan Ambros Martinek etxean, gaur 18.15ean jokatuko den partidarako.

Ordu eta laurden geroago, 19.30ean, neurketa garrantzitsua izango dute Elcheko Carrus kiroldegian Mustangek eta Akaba Bera Berak. Alde batetik, Kopan parte hartzeko txartela ziurtatu nahi du talde donostiarrak. Bestetik, eta Mar Alicantek Eldaren aurkako aurreratutako partida galdu ondoren, Reyes Karreren neskek hirugarren sailkatua harrapatzeko aukera izango dute, garaipena lortuz gero. Esme Lopezen hutsune bakarrarekin bidaiatu zuten donostiarrek asmo horrekin.

Basetiren laguntza izanez gero, ezin hobea izango litzateke arratsaldea Bera Berarentzat, bizkaitarrek Parc Sagunto gainditzen badute, honek laugarren postua gal baitezake, donostiarren mesederako. 19.00etatik aurrera, Lasesarren, saiatuko dira barakaldotarrak denboraldiko lehen garaipena eskuratzen, Jorge Dueñas heldu berriaren zuzendaritzapean eta Noemiren hutsunearekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo