GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

KAZETA.INFO Mirentxu Biscaichipy 2009/1/13

Urte berriko erabakiak

Urteak jin, urteak joan eta aintzineko urtemugan atxiki ez ditugun erabaki batzuk hartzen ditugu berriz (edo berri batzuei ere pentsatzen han artean). Erabaki horiek gure amentsei edo nahikeriei lotuak dira ardurenean (arrotza zaikun hizkuntza baten ikastea, herrialde urrundu batetara bidaiatzea...) edo sinpleki eguneroko bizian trabagarriak zauzkigun usaiei lotuak: erretzetik gelditzea, gehigarriak ditugun kilogramoen galtzea, (...)

Hein handiago batean, hauteskunde nagusietan bezala, gure inguruko (edo urrunagokoak ere berdin berdina) buruzagi politikoek urte ondarrean erabaki garrantzitsuago batzuk hartzen dituzkete ere segurro.

Hala nola zerrenda honetan emanak zauzkizuen adibide batzuk, buruzagien ikuspundutik emanak alabainan:

2009ko urtean, Euskal Herriko Laborantxa Ganbara bakean utz dezagun eta duen podere erabakitzailea segurta diezaiogun.

2009ko urtean, euskal preso politiko guziei haien ahaidetaz eta herriaz hurbilduak izan daitezen.

2009ko urtean, baztertuak diren jendei, ahalmen ekonomiko apala dutenei, egoitza finkorik gabe direnei, duintasun minimoa segurtatua izaitea, ez gehiago elkarteen lan garrantzitsuaren bitartez bainan podere publikoen bitartez.

2009ko urtean, mundu honetako biztanle guziek artatze zerbitzuei sarbidea ukan dezaten.

Eta zerrenda luza daiteke oraino gehiago...

Bixtan dena buruzagi politiko andana baten buruan da horrelako erabaki batzuen plantan emaitea 2009. urterako. Ohar baikor horrekin, uzten zaituztet 2009ko urte osasuntsu, on eta zoriontsu bat desiratuz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo