Berezkoak
Lanbertek eman du Bakarkako Txapelketako lehenengo ezustea
Jon LEUNDA | LEKORNE
Lanbertek eman zuen Berezkoen Bakarkako Txapelketako lehen jardunaldiko lehen ezustea Alfaro 37-40 menderatuta. Beste partidan Harizmendik aurreikuspenak bete egin zituen, Ducasou 40 eta 33 menderatuta.
Txapelketako lehen partida jokatu zuten Alfarok eta Lanbertek. Lehenengoa zen faboritoa, eta dirua ere bere alde izan zen. Hastepeneko berdinketen ostean faboritoak abantaila hartu zuen, eta 32-22 aintzineratu zenean, kanporaketa erabakita zegola ematen zuen, baina ez zen horrela gertatu. Lanbertek ez zuen inoiz etsi, eta lanean jarraitu zuen, 37-37 berdindu bitarte.
Horrek indarra eman zion Lanberti, eta geratzen ziren beste hiru kintzeak ere berak egin zituen. 64 minutu iraun zituen kanporaketak, eta markagailua honela joan zen: 1-3, 3-3, 4-4, 5-5, 8-8, 20-15, 30-20, 32-22, 34-32, 37-37 eta 37-40. Sakez zortzi kintze egin zituen Alfarok, eta bat gehiago Lanbertek. Hurrengo kanporaketan Kurutxari izango du aurrez aurre.
Bigarren kanporaketan iragarpenak bete egin ziren, baina Harizmendik uste baino lan gehiago egin behar izan zuen Ducassouri 40 eta 33-irabazteko. Eskuetan zenbait arazo izan zituen Thierryk, eta asko kostatu zitzaion bere maila ematea.
57 minutu iraun zuen partidak, eta markagailua honela joan zen: 1-3, 3-3, 6-6, 10-10, 11-11, 18-18 24-24, 29-25, 35-29, 37-30 eta 40-33. Harizmendik eta Ducassouk bederatzina tanto egin zituzten sakeari esker. Hurrengo kanporaketan Harizmendik Etxeto izango du aurkari.