GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Lizeoetako ikasleek manifestaziora dei egin dute, ostegun goizerako, Baionan

GARA |

Sarkozyren Gobernuak hezkuntzarako aurreikusitako aldaketek abenduan zehar sortu zituzten ikasle mugimenduek jarraipena izango dute. Ostegunean, goizeko hamar eta erdietan, manifestazioa egingo dute Baionako geltokitik abiatuta. Hezkuntza arloko pertsona anitz elkartzen dituen Hezkuntza Koordinakundeak egin du deia.

Xavier Darcos Hezkuntza ministroak erreforma atzeratu ondoren, protestak aurrera jarraituko dutela jakinarazi zuten ikasleek. Erreforma bertan behera utzi arte jarraituko dutela ere nabarmendu dute, ikasle batzorde eta sindikatuek. Azken asteetako lasaitasun aldiaren ostean, berriz ere abian dira ekimenak. Joan den larunbatean elkarretaratzea egin zuten Lapurdiko hiriburuan. Hezkuntza aurrekontuak murrizteko Gobernua edozein neurri hartzeko prest dagoela salatzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo