GARA > Idatzia > Kirolak > Eskubaloia

Munduko Txapelketa Kroazian

Sjostrand gazteak zail jarri dizkio dominak Espainiari

Ivan Nikcevic Portlandeko jokalari serbiarrak sei hilabeterako min hartu du.

p038_f01_553x333.jpg

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Joko sistema berezia erabiltzen da eskubaloiko txapelketa nagusietan -lehen ligaxkako puntuak ere batzen baitira bigarren fasean- eta horrek hainbat paradoxa sortzen ditu. Atzora arte, Espainiak eta Suediak bitik bi irabaziak zituzten eta lehiaketa irabazteko hautagai izan zitezkeen. Atzo Suediaren aurka galdu ostean, Espainiak dominaren bat lortzea ere oso zaila izango du.

B multzoko partida erakargarrienean, Johan Sjostrand 21 urteko atezain gaztea izan zen protagonista nagusia. Oraindik Suediako Sjovde talde ezezagunean jokatzen badu ere, sekulako geldiketak egin zizkien Romero, Entrerrios eta enparauei. Partida hasieran suediarren zentral titularra den Lukas Karlssonek min hartu arren, bere taldekideek hasieratik agindu zuten eta lauzpabost goleko aldeak izan zituzten ia neurketa osoan. Amaieran soilik estutu zen emaitza zertxobait. Lehiaketako euskaldun bakarrari dagokionez, Iker Romero partidako goleatzaile nagusia izan zen, hamaika golekin.

Nikcevic, KO

Bestalde, zoritxarreko albistea Portland San Antoniorentzat. Lehendik arazo gutxi baldin bazituzten, Ivan Nikcevic hegaleko serbiarrak Akiles tendoia apurtu zuen igandean Danimarkaren aurkako partidan eta sei hilabetez egon beharko du eskubaloira jokatu gabe. Aste honetan bertan egingo diote ebakuntza.

 
 
 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo