GARA > Idatzia > Kirolak > Txirrindularitza

ZIKLO KROSA

Larrinaga eta Murgoitio, Munduko Txapelketara

GARA | DONOSTIA

Javier Ruiz de Larrinaga eta Egoitz Murgoitio izango dira Munduko Ziklo Kros Txapelketan, elite mailan, Espainiako selekzioarekin parte hartuko duten bi euskal txirrindulariak. Proba Holandako Hoogerheide herrian jokatuko da datorren otsailaren 1ean. Issac Suarez, Tino Zaballa eta Jose Antonio Hermida izango dira elite mailako selekzioa osatuko duten beste hiru txirrindulariak.

Espero zen moduan, Francisco Pla hautatzaileak ez du bazterrean utzi Ruiz de Larrinaga, aurtengo ziklo kros denboraldia goitik behera dominatu duen txirrindulari arabarra. Aurrez lortutako garaipen guztiei, Espainiako Txapelketa gehitu zien igandean eta horrek erabat ziurtatuta utzi zuen bere partaidetza Munduko Txapelketan.

Zalantza gehiago egon zitezkeen Egoitz Murgoitioren kasuan, baina bizkaitarraren denboraldia ere txapela kentzekoa izan da. Larrinagaren bizkarrera itsatsita ibili da beti eta garaipenen bat ere lortu du. Espainiako Txapelketan lortutako laugarren postuak ere, eroriko bat jasan arren, meritu handia du.

Aipatutako bi euskaldunekin batera, Iñigo Gomez ere Holandan izango da junior mailako lasterketa lehiatzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo