Federer aise nagusitu zaio Seppi italiarrari Australiako Irekian
Roger Federer suitzarrak arazorik gabe ekin zion bere kirol ibilbide oparoan jarri duen erronka berriari: bere hamalaugarren Grand Slam-a irabazi eta Pete Sampras handiak jarritako marka berdintzea. Federerrek hiru setetan kaleratu zuen Andreas Seppi italiarra (6-1, 7-6 eta 6-4). Hurrengo aurkaria Evgeny Korolev errusiarra izango du. Beste faboritoek ere ez zuten hutsik egin. Novak Djokovic, Ana Ivanovic eta Jelena Jankovic serbiarrek aurrera egin zuten beste behin ere beroa protagonistatzat duen lehiaketa entzutetsuan.