GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Urbinan jazotakoa Lakuako bulegoetan aurrez erabakia zutela salatu du AAMk

Iragan larunbatean jazotako lau gertaera eta horietan Ertzaintzak izandako jarrera aztertu ditu amnistiaren aldeko mugimenduak. Ondorio legez, adierazi du EAJk eta bere «zerbitzura» dagoen Poliziak bat egiten dutela Gobernu espainolaren «errepresio estrategiarekin».

p017_f01_097x144.jpg

GARA |

Amnistiaren aldeko mugimenduak iragan larunbatean jazotako zenbait gertaera, eta horietan Ertzaintzak bete zuen papera aztertu ditu hedabideetara igorritako idazki batean. Egun horretan, Lekeition, Segiren kartelak jartzen ari ziren zenbait gazte geldiarazi zituzten poliziek, eta herritar talde bat gazteei babesa ematera gerturatu zirenean, ertzainek bi lagun atxilotu eta beste hainbat kolpatu zituzten. Hondarribian, aldiz, adin txikiko bat atxilotu zuten Igor Ortegaren kaleratzea zela-eta pintadak egitea egotzita, eta Azpeitian, zentsura mozioaren harira protestan bildutakoen kontra oldartu eta hainbat lagun atxilotu zituzten.

Honekin batera, Urbinan Ertzaintza gogor oldartu zen AHTren kontra protesta egiten ari ziren herritarren aurka, dozenaka lagun zauritu eta zortzi atxilotuz. Gainera, atxilotu horiek Auzitegi Nazionalaren esku uzten saiatu zen Herrizaingo Saila.

Horiek horrela, amnistiaren aldeko mugimenduak uste du egun bakar batean izandako gertaerek adierazten dutela «egungo aro politikoan Ertzaintzak duen papera». «Ertzaintza PNVren zerbitzura dagoen Polizia da, alderdi honen interes politikoen mesedetan aritzen dena» irizten dio amnistiaren aldeko mugimenduak, gaineratuz alderdi jeltzalea «Gobernu espainolaren errepresio estrategiarekin bat eginda» dabilela, eta «errepresio estrategia horren zerbitzuan lanean» dabiltzala ertzainak.

«Inpunitate osoz aritzeko»

Urbinan gertatutakoari erreparatuz, amnistiaren aldeko mugimenduak aipatzen du bertan argi geratu zela «prest daudela AHT egingo dela bermatzeko bortxa erabiltzeko», eta larunbateko kargaren helburua zela «AHTren aurkako mugimendua kriminalizatzea, beldurra zabaltzea eta aurkakotasun orori mezu argia ematea».

«Karga hori ez zen izan ertzain edo mando ero batzuen basakeria -gaineratzen du-, erabaki politiko argia zegoen horren aurrean». Izan ere, beraien aburuz, «Balza eta Ibarretxeren bulegoetan aurrez erabakita zuten biolentzia handiz erasoko ziotela Urbinako manifestazioari, eta horrela egin zuten». Lakuako agintari hauek Polizia autonomikoari «inpunitate osoz aritzeko» agindu ziotela uste du amnistiaren aldeko mugimenduak, eta zalantzarik gabe esaten du beraien asmo nagusia «atxilotuetako batzuk espetxeratzea zela», nahiz eta kasu honetan «ezinezkoa izan zitzaien beren asmoak betetzea».

Edonola ere, ohartarazten du aurreratzean AHTren kontrako mugimendua «errepresio gogorraren helburu bihurtuko dela, Rubalcabak, Ibarretxek eta Balzak hala erabaki baitute». «AHT egitea erabaki dute, eta horrela izan dadin errepresiorik basatiena erabiliko dute» gaineratzen du amnistiaren aldeko mugimenduak, eta, jarraian, Ertzaintzari «erakunde errepresibo gisa desegiteko» eskatzen dio.

lekeitio

«Segiko kartelak jartzen ari zirenen aurka egin zuten. Ilegalizazioen aurka daudela esan, baina ilegalizazioa aurrera eramaten dute atxiloketen eta bortxaren bitartez», salatu du amnistiaren aldeko mugimenduak.

azpeitiA

«Azpeitian, PNV Alkatetzara iritsi eta izandako lehen gertaera Ertzaintzaren karga izan zen. Zentsura mozioaren aurka zeuden herritarren aurka jo zuten gogor».

mugak

Amnistiaren aldeko mugimenduak dei egiten du «eraso hauek guztiak salatzen jarraitzera eta indar polizialek Euskal Herrian duten inpunitateari mugak jartzera».

La izquierda abertzale llama a Agirre y ELA critica a Lakua

Mientras la consejera de Transportes de Lakua, Nuria López de Guereñu, firmaba con el presidente de Eudel, Jokin Bildarratz, un acuerdo para impulsar las obras del TAV, desde ELA denunciaron ayer la actitud del Gobierno autonómico de «criminalizar» la «legítima» oposición a este proyecto, al «equipararla» con ETA. Este sindicato, en un comunicado, denuncia también la «totalmente inaceptable» actuación de la Ertzaintza en Urbina, y censura que el Ejecutivo de Lakua «ha pretendido que las diligencias respecto de las personas detenidas y actuaciones practicadas sean trasladadas a la Audiencia Nacional» buscando, de esta manera, «dar naturaleza de sentencia judicial al atestado policial que levanta la propia administración». Para ELA, «de lo inaudito de esta situación da cuenta el que la propia Audiencia Nacional haya rechazado que estas personas deban ser llevadas a su banquillo» y, considera necesario investigar «exhaustivamente» la actuación de la Ertzaintza, «tanto en el momento de las actuaciones como durante el período de incomunicación».

Por su parte, el grupo juntero de la izquierda abertzale en Araba ha registrado iniciativas para «romper el silencio» que sobre lo ocurrido mantiene la Diputación. Así, preguntará a Xabier Agirre por el derecho de los arabarras a manifestarse contra el TAV y solicitará la comparecencia de responsables de la Junta Administrativa para que den cuenta de lo sucedido. Para la izquierda abertzale la actuación policial debería ser objeto de crítica por la máxima institución del herrialde. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo