GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Ikasleak berriz mobilizatu ziren atzo Baionan, Darcosen erreforma salatzeko

A.B. |

Mobilizazio egun baten bidez, abenduan izandako mobilizazioei jarraipena eman nahi izan zioten ikasleek. Xavier Darcos-ek hezkuntza arloan bideratuko duen erreforma salatzea zuten helburu. Hezkuntza babesteko aldarrikatuz, ehun bat ikasle bildu zen atzo Baionan. Geltokian elkartu, eta ikastetxez ikastetxe aritu ziren mobilizazioa zabaldu nahian. Atzoko ekimenak ikasle gutxi elkartu bazituen ere, antolatzaileek esan zuten atzoko mobilizazioak urtarrilaren 29ko greba egun orokorraren bidez jarraipena izango zuela. Bestalde, Donaixtiko eskola kristaua ateak ixteko zorian zegoela jakinarazi zuten atzo. Hirurogei bat ikasle hartzen dituen ikastetxe horren etorkizuna ondoko otsailaren 9an erabakiko da. Bestalde, Lekornen Ama Ikastola irekitzeko proiektua eztabaidagai dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo