GARA > Idatzia > Kirolak > Tenisa

Australiako Irekia esquí Grave Accidente

Venus Williams kanporatu du ezustean Suarez kanariarrak

Azkenengo setean 2-5 galtzen zela, bost joko segidan irabazi zituen Suarezek.

p038_f01_097x136.jpg

GARA | MELBOURNE

Australiako Irekiko bigarren jardunaldian etorri zen aurreneko sorpresa. Venus Williams estatubatuarra, seigarren serieko burua, ezustean kanpora bidali zuen Carla Suarez espainiarrak, 2-6, 6-3 eta 7-5. Tenislari kanariarrak balentria bikoitza burutu zuen gainera, hirugarren setean 2-5eko emaitzari buelta eman behar izan baitzion.

Oso bestela hasi zen, ordea, neurketa. Melbourneko pista nagusian oso urduri ekin zion Suarezek eta 29 minutu nahikoak izan zituen Venus ahizpetan zaharrenak lehenengo seta bereganatzeko. Gutxik esperoko zuten gero jazoko zena.

Kanariarra lasaitu egin zen, nonbait, eta pistaren atzealdetik askoz hobeto jokatu zuen, baita 6-3 bereganatu ere bigarren ekitaldia. Alabaina, hirugarren eta azken setean seigarren serieko buruak bere maila erakutsi nahi izan zuen eta 2-5 aurreratzea lortu zuen.

«Nortasun handia erakutsi du nire aurkariak», onartuko zuen partidaren ostean Venus Williamsek berak. Suarezek ez zuen etsi eta bost joko segidan sartu zizkion Wiliamsi. «Ederki jokatu du. Bere aukerak baliatu ditu eta zorionak eman behar zaizkio», aitortu zuen estatubatuarrak.

Lasaitasuna, bestelakoan

Hasi baino ez denez egin Australiako Irekia, neurketa gehienek parekotasun gutxi dute eta, ondorioz, nabarmendu berri dugun salbuespenaz gain, faboritoek arazo handirik gabe ateratzen dituzte beren partidak. Esaterako, Venus Williamsen ahizpa Serenak arazo larregi gabe (6-3 eta 7-5) irabazi zion Gisela Dulko argentinarrari. Horrez gain, Svetlana Kuznetsovak zein Elena Dementievak izerdi larregirik bota gabe menderatu zituzten Tatjana Malek eta Iveta Benesova, hurrenez hurren.

Gizonen artean ez zen inolako ezustekorik izan. Hala, 6-2, 6-3, 6-2 irabazi zion Rafa Nadalek Roko Karanusic kroaziarrari eta Andy Murray britainiarrak 6-4, 6-2 eta 6-2 irabazi zion Marcel Granollers kataluniarrari.

Albrecht, en coma pero estable. El suizo Daniel Albrecht, accidentado ayer entrenando para el descenso de Kitzbuehel, se mantiene estable aunque sigue en coma inducido. El primer diagnóstico reveló un probable trauma craneoencefálico, daños pulmonares leves y traumas en la columna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo