GARA > Idatzia > Kirolak > Futbola

ARETO FUTBOLA Ohorezko Maila

Ohorea izango dute jokoan Biarritzeko jokalariek MRA Navarrak gorantzako bideari eutsi nahi dio

J.L. | DONOSTIA

Partida zaila izango du gaur MRA Navarrak, El Pozo Murcia hartuko baitu Unibertsitate Pabiloian, 21.00etatik aurrera. Irurtzungoek susperraldi bikaina izan dute, eta jaitsierako postuak atzean utzi ostean, zortzigarren postuaren bila doaz, hori baita berdeen gutxieneko helburua, Ligako azkeneko fasea jokatzeko parada emango dielako, hain zuzen ere.

Gaur, ordea, aurkari zaila dute. Murtziako taldea gogotsu dator Iruñera, jakin badakite-eta gaur irabaziz gero, eta Inter Movistarrek bere partida bihar irabazten ez badu, sailkapeneko lehen postuan jarraituko dutela.

Jokalariei dagokienez, Imanol Arregik bi baja garrantzitsu izango ditu, ez baititu jokatzeko moduan ez Lukaian, ez Dani Fernandez. Bi jokalari hauek gol asko egin dituzte azken partidetan, baina une honetan biak daude min hartuta, eta harmailetan egon beharko dute gaurkoan. Gainerako guztiak jokatzeko moduan daude. Partida Teledeporte telebista kateak eskainiko du zuzenean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo