GARA > Idatzia > > Kultura

Eszenak

Ortzairen «Miren Poppins» berriz oholtzan, Gazaren aldeko laguntza lortzeko

I.A. | GASTEIZ

Ortzai Antzerki Laborategiko kideek, «Miren Poppins» antzezlanarekin Gabonetan izan zuten arrakasta dela-eta, lan hori berreskuratzea erabaki dute. Ikuskizun musikala oholtza gainera eramango dute otsailean ere, eta sarreren bitartez lortutako etekinak Gazara bidaliko den laguntza humanitariora bideratuko dira.

Ekimen hau gauzatu ahal izateko, Ibañez de Matau aretoa alokatu behar izan dute. Udalak antolatutako ekintzetatik at dagoenez, sarrerak laborategiak Pintore kalean duen egoitzan besterik ezin dira lortu.

Antzezlan honek Miren izeneko haurtzain arabarraren istorioa azaltzen du. Horrek Ione eta Mikel zaindu beharko ditu. Horiekin batera Kortajarena andrea, Edurne Gorrotxategi edota Celedonio Alzola bera ikusi ahal izango dira oholtza gainean. Umorea baliatuz, gaur egungo krisiaren eraginez aitaren lanaren arriskuaz, genero eta klase berdintasunaz eta 2009ko Gasteizi buruz arituko dira Ortzai taldekoek otsailaren 13ko bi emanaldietan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo