GARA > Idatzia > > Kultura

Eszenak

Charo Lopez eta Eusebio Lazaro «El otro lado»rekin izango dira Donostian

GARA | DONOSTIA

Asteburu honetan, Victoria Eugenia antzokiak «El otro lado» antzezlana ikusteko aukera zabaldu du. Ariel Dorfmanen lan hau Charo López eta Eusebio Lázarok antzeztuko dute; azkeneko honek gainera zuzendaritzan ere egongo da. Haiekin bat, José Luis Torrijo arituko da.

Lan honek lanak txabola xume batean bizi diren bi adineko pertsonaren bizitza azaltzen du. «Constanza eta Tomis izeneko bi herrialderen arteko alegiazko mugan borrokan ari dira, eta bi agureen lana egunero hiltzen diren soldaduak identifikatzea eta lurperatzea da», azaldu dute lanaren arduradunek. Aldaketa soldadu batek burutuko du egun batean txabola barruan bikotearen ohe gainean muga zehazten duenean. Gaur eta bihar 20.00etan izango dira Donostiako antzokian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo