GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Heineken Kopa

Ohorea izango dute jokoan Biarritzeko jokalariek

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Biarritzek ohorea izango du jokoan gaur gauean, 21.30etik aurrera jokatuko duen norgehiagokan, biarriztarrek ez baitute jada aurrera egiteko beste inongo aukerarik. Gloucester taldea izango dute aurrez aurre Agilera estadioan.

Zuri-gorrien helburuen artean zegoen Europan balentria handiren bat egitea, baina aurten ez da horretarako aukerarik izango, ez behintzat lehiaketa honetan. Hala ere, urte berria ongi hasi dute, azkeneko bi partidak irabazi egin baitituzte, eta gaur, puntuek garrantzirik ez izan arren, garaipenak sendotasuna emango dio taldeari, eta konfiantza ederra ere bai.

Bestalde, atzo egin zen Estatu espainoleko Kopako zozketa, eta final-laurdenetan Ordiziaren eta Getxoren arteko derbia jokatuko da. Bera Berak Cajasolen zelaian jokatuko du. Kanporaketa partida bakar batean erabakiko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo