GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Poliziaren presentzia «itogarria» salatu dute Urola eskualdean

Astearte arratsaldean Urola eskualdean barna Guardia Zibilak ezarritako errepide kontroletan herritarrak geldiarazi eta galdekatu zituztela salatu du amnistiaren aldeko mugimenduak. Azpeitian gainera, pankartak jartzen ari ziren bi gazte atxiki zituzten.

p018_f01.jpg

GARA |

Astearte arratsaldean Urola eskualdean barrena Guardia Zibilak kontrol «handiak» jarri zituela ohartarazi du amnistiaren aldeko mugimenduak. Errepide kontrol horietan gainera, metrailetak eskuetan zituzten guardia zibilek kotxeak geldiarazi eta herritarrak identifikatu eta galdekatu zituztela ere salatu du.

Azpeitian gainera, euskal preso politikoen eskubideen aldeko mobilizazioa iragartzen zuen pankarta bat jartzen ari ziren bi gazte gelditu eta atxikita izan zituztela adierazi du errepresioaren aurkako mugimenduak. Gazteetako batek nortasun agiri espainola soinean ez zuela eta, Intxaurrondoko kuartelera eramango zutela mehatxu egin zioten guardia zibilek. Alta, ordu erdiz atxikita eta galdeketa egin ostean, guardia zibilek alde egin eta aske gelditu ziren bi gazte azpeitiarrak.

Guardia Zibilaren presentzia «itogarria» jotzearekin batera, haren salaketa plazaratu nahi izan du amnistiaren aldeko mugimenduak komunikabidetara igorritako oharrean. Mugimendu honen aburuz, bai Guardia Zibila, bai eta beste hainbat indar polizial ere «inpunitatez» aritzen dira gurean, herritarrak geldiarazi, identifikatu eta galdekatzen. Gogor salatu du oharrean aipatutako inpunitatea, eta indar armatu horien presentzia eta errepide kontrol horien helburua «inpunitatea erakustea eta herritarren artean beldurra zabaltzea» dela deritzo; «zentzu honetan ulertzen ditugu errepideetan, armaz leporaino, guardia zibilek jartzen dituzten kontrolak, bai eta herri eta auzoen okupazio poliziala ere», gaineratu du amnistiaren aldeko mugimenduak.

Guardia Zibilari alde egiteko eskaria luzatzen diote oharrean, eta herri honek dituen arazoen konponbidea, polizia eta errepresioa zabalduz ez dela etorriko ohartarazi du.

manifestazioa

Eguerdiko 12.30tan abiatuko da mobilizazioa herriko plazatik eta Udaletxean egingo den ekitaldiarekin emango zaio amaiera. Eskualdeko alkateek protagonismo berezia izango dute martxa osoan zehar.

Salaketa

Guardia Zibilak Euskal Herrira «tortura, jazarpena, inpunitatea eta errepresioa» baino ez duela ekarri gogor salatu du amnistiaren aldeko mugimenduak

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo