JAZZA
Stay Blues taldea gaur Donostiako Victoria Eugenia Klubean
44. Heineken Jazzaldiko Tokiko Taldeen Hautaketaren barruan Stay Blues taldea Donostiako Victoria Eugenia Klubean izango da gaur 20.30etatik aurrera. Taldearen errepertorioan, Chicagoko bluesak eta New Orleanseko blues eta boogieak sartzen dira. Azken urteotan, Stay Bluesek hainbat kontzertu eman ditu bai Euskal Herrian eta bai hemendik kanpo. Donostiako Jazzaldian ez ezik, Santanderko eta Tolosako Blues Jaialdietan ere parte hartu dute.