GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Garraiolari autonomoen defentsa garestia

Hiru garraio sindikatua desagertzeko arriskuan legoke EAEko Lehiakortasunaren Defentsarako Zerbitzuak duela urtebete zabaldutako espedientearen ondorioz ezarritako isuna berretsiz gero. Sei hilabete ditu EAEko Lehiakortasunaren Defentsarako Auzitegiak 500.000 eta 10.000.000 euro arteko isuna berretsi edo ez erabakitzeko. Hiruk isunari aurre egin ezingo balio, gainera, Lakuako Gobernuak sindikatuaren Batzarreko bederatzi lagunen ondasunak bahitu litzake.

Garraiolari autonomoen sindikatuak berak atzo gogorarazi zuenez, enpresaburuen elkarteek «soldaten moderazioa» gomendatzen dutenean, ez da ezer gertatzen. Izan ere, ez dira bakanak enpresaburuen elkarteen gomendio horiek, Lakuaren zerbitzu horrek lehiakortasunaren aurkako deliturik ikusten ez badu ere; bai, aldiz, garraiolari autonomoentzat lan baldintza duinak eskatzea. Harrigarria da Hiruri «oso delitu larria» egin izana egoztea, harrigarriak baitira baldintza eskasetan lan egiten duten langileekiko zorroztasuna eta prekarietatetik etekina ateratzen dutenekiko utzikeria. Onartezina prekarietate horri ezikusia egitea «denon» ongizatearen mesedetan edo krisiaren ondorio hutsa balitz bezala. Hori ez da «gizartearen kontrako delitua», antza. Hiruren kontrako auzibidea Lakuako Gobernuak enpresa handien logika bera erabiltzen duela adierazten duen beste adibide bat da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo