Gazte mugimendua
Inauteritan, bertso eta triki poteoa Baionak Gaztetxea behar duela esateko
Irailetik goiti, Baionako Gazte Asanblada susperturik dabil, eta hainbat ekimen burutu dituzte hilabeteotan. Inauterien karietara, beste ospakizun bat antolatu dute otsailaren 14rako: bertso, triki eta kantu poteoa izango da hiriko karriketan. Ekimenean Baionak Gaztetxea behar duela ere oroitaraziko dute Gazte Asanbladako kideek. Aldi berean, Baiona eta inguruko gazteei deia egin diete bat egin dezaten ekimenarekin: «Gaur egun Baionako Herriko Etxeak ez du gazteekiko deus egokirik egiten, hortaz, gazteok geure etorkizuna geure eskuetan hartzea erabaki dugu, antolaketa eta autokudeaketaren bidez. Mugimendu kultural eta politiko hau denei irekia da, eta hein berean, parte-hartzailea izatea ere nahi dugu».