GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Izpura

Lanbideen Foroak ikasleei hezkuntza aukeren berri eman zien atzo

Ofizio mota guztiak bildu zituen atzo Izpuran bi urtero antolatzen den Lanbideen Foroak. Laborari-ingurumena, kirola-kultura lanak, banku-etxebizitza agenteak, artisauak, artistikoa, turismoa, osasuna... bezalako lanbideek bere tokia hartu zuten atzo Faustin Bentaberri gelan. Hamalau eta hamasei urte arteko ikasleak bildu ziren atzo Baigorri, Donibane Garazi eta Larzabaleko zentroetatik bertaratuta, etorkizunean har ditzaketen lanbideen aukera ezagutzeko. Guraso eta langabetu batzuk ere joan ziren forora, prestakuntza zerbitzuetara bereziki, eta horrek ekitaldiak benetako behar bati erantzuten dion seinale dela deritzote antolatzaileek. Gazteen Informazio Guneak Izpuran atzo aurki zitezkeen argibide gehienak eskaintzen ditu urte osoan zehar.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo