GARA > Idatzia > Kirolak > Mendia

Blokea Lehiaketa

Boulder Ligak lehen urratsa eman du

 

p044_f02.jpg

Andoni ARABAOLAZA

Gasteiz aldean bultzatutako eta sortutako Boulder Ligak beste behin ere ez du hutsik egin. Aurtengo lehiaketarako lau proba proposatu dituzte.

Lehena, Fundacion Estadioko bloke aretoan jokatu da. Eta, ohi den legez, makina bat lehiakidek parte hartu zuen. Guztira, 47: 13 neska eta 34 mutil. Hitzorduan ikusitakoaren arabera, lasai asko esan daiteke eskalatzaileak oso sasoiko iritsi direla lehen probara. Hori dela-eta, oso lehia ederrak ikusteko parada izan zen; batez ere, finaleko txandetan.

18 urtez azpikoen mailan, Ruben Osa eta Miriam Mulas onenak izan ziren. Herrikoien mailan, berriz, Ruben Fernandez eta Maialen Martinez de Marigorta gailendu ziren. Eta elite mailan, Dani Rodriguez eta Ana Perez indartsuenak izan ziren.

Boulder Ligaren jarraitzaileek datorren larunbatean beste hitzordu bat izango dute Gasteizeko K2 Gimnasioan. Aurtengo edizioan soilik proba bat jokatuko da Arabako hiriburutik kanpo; Amurrion, hain zuzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo