GARA > Idatzia > > Kultura

Tchaikowskyren «Beltxargen aintzira» gaurkotua Arriagan, Basel Baletaren eskutik

p049_f02_44x64.jpg

A. BILBAO | BILBO

Arriaga Antzokiak Tchaikowskyren «Beltzargen aintzira» sonatuaren bertsio gaurkotua hartuko du, Richard Wherlocken zuzendaritzapean Basileako (Suitza) Basel Baletak dantzatua.

Mundu mailan 2008ko urtarrilaren 11n lehenbizikoz Basileako Operan estreinatu zen ikuskizunak Arriaga Antzokian aurtengo dantza denboraldia irekiko du.

Tchaikowskyk (1840, Errusia) sortu eta 1877an Moskun lehen aldiz aurkeztu zen «Beltzargen aintzira» dantza klasikoaren lanik ezagunena dugu eta ballet sinfonikoaren hasiera ekarri zuen, egile beraren «Cascanueces» eta «Loti ederra» lan ezagunekin batera.

Bertsio eguneratua

Jatorri ezberdineko hogeitazazpi dantzarik osatzen dute Basel balet dinamikoa eta beraientzat prestatu du Bristol hirian (Ingalaterra) jaiotako Richard Wherlock koreografoak lanaren bertsio garaikidea, oin puntetan dantzatzen duen balet klasikotik urruti dagoena.

Gaur eta bihar dantza saio bana izango da 20.00etan, eta dagoeneko salgai dira sarrerak 10,40 eta 36 euro bitartean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo