Deportivoren aurkako partida prestatzen
Flañok eta Sergiok min hartuta hasi dute astea
Asteleheneko atseden eguna iraganda, igandeko goleatzaileak eta asturiarrak ez dute taldekideekin Taxonarren entrenatu. Halaber, Roberto atezain galiziarrak taldeak agresibitatean hobetu duela aitortu du.
GARA | IRUÑEA
Merezitako atsedena hartu ostean, entrenamenduetara itzuli ziren atzo Osasunako jokalariak Deportivoren aurkako larunbateko partida prestatzen hasteko. Ez du talde erraza edukiko aurrean, baina nor da aurkari erraza momentu honetan? Inork ez du ukatuko sailkapeneko azken postutik ateratzea oso garrantzitsua zena, baina sari horrek jarraipena eduki behar du orain Coruñan.
Miguel Flaño igandeko goleatzaileak ezin izan zuen bere taldekideekin batera entrenatu atzoko saioan. Gimnasioan aritu zen nafarra, eskuineko hankan jasotako kolpe batengatik min hartuta. Sergiok ere arazoak izan zituen ezkerreko izterrean, Valentziaren aurkako partidaren ostean. Korrika besterik ez zuen egin Taxonarren.
Eguerdian erresonantzia magnetiko nuklearra egin zioten jokalariari Iruñeko San Miguel klinikan eta emaitzek argitu zutenez, atzelari asturiarrak elongazioa du ezkerreko bizeps femoralean.
Gauzak horrela, Sergiok atsedena hartu beharko du eta astean zehar ikusiko da larunbateko partidan jokatu ahal izango duen ala ez, bilakaeraren arabera betiere. Arazo fisikoak dituzten taldeko beste jokalariei dagokienez, Josetxok eta Kike Solak errekuperazio lanarekin jarraitu zuten prestatzaile fisikoarekin entrenatuz.
Camachok, beraz, ezin izan zuen talde osoko entrenamendua burutu. Lesionatutakoez gain, euren selekzioarekin dauden nazioarteko jokalariak ere badira, hala nola Nekounam, Masoud, Plasil, Vadocz, Azpilikueta eta Sunny. Horrela, Murtziako entrenatzaileak rondoak, korrika, teknika ariketak eta partida txiki bat prestatu zituen Taxonarren.
Robertok, igandeko protagonistetako batek, prentsaurrekoa eman zuen entrenamenduaren ostean. Taldeak «agresibitate gehiago» duela adierazi zuen Lugoko atezainak. Izan ere, Osasunak azken hiru partidetan gol bakarra jaso eta zazpi puntu lortu dituela nabarmendu zuen.
Galiziarrak taldekideen lana ere goraipatu zuen. «Orain denok lan egiten dugu defentsan; lehenengo aurrelaria defendatzen lehenengoa da. Agresibitate maila hori handitu dugu. Gainera, atea hutsik mantentzea lortu dugu eta hori oso garrantzitsua da», azpimarratu zuen.
Hori guztia sailkapeneko azken postutik ateratzeko oso baliotsua izan da Osasunarentzat, baina adi ibili beharko du datozen jardunaldietan, eta horretaz jabetzen da Roberto: «Zaila izango da baina esfortzu maila honi eutsi behar diogu. Lehen itzulian gauzak oso gaizki egin ditugu, eta oso ondo egin behar dira. Momentu honetan jaitsiera postuetatik kanpo gaude eta bultzada bat emateko garaia da. Agonia eta sufrimendu bat da, baina bizirik gaudelako eskerrak eman behar ditugu».
Emaitza onak lortzen jarraitzeko etxetik kanpo zerbait positiboa lortu beharra dago eta Robertorentzat une egokia da horretarako. «Denon artean hau altxatu dugula uste dut. Etxeko bi partidak ezinbestekoak ziren. Lortu ostean, orain hurrengoaren bila joan behar dugu. Garaia da, azkenik, etxetik kanpo garaipen hori eskuratzeko. Baikorrak izan behar dugu, baina jakinda errealitatean egoerak konplikatua izaten jarraitzen duela», azaldu zuen atezainak.
Lan txukuna
Aurreko igandeko partidatik gauza positibo asko atera litezke, emaitzaz gain: sailkapeneko azken postutik atera izana, jokalarien esfortzua neurketa osoan, Valentziaren aurka gola sartu eta irabazi izana...
Bestalde, emaitza positibo horretan garrantzia izan zuen beste jokalari bat Roberto atezaina izan zen. Aurkariek maila altuko jokalari arriskutsuak zituzten aurreko postuetan, hala nola Silva, Mata eta Villa bera ere bai, Ligako bigarren goleatzailerik handiena. Hala ere, gorritxoak maila bikaina erakutsi zuen partidako zenbait jokaldi arriskutsutan.
Ekintza horiez hitz egin zuen asturiarrak: «Atezainak ezin du punturik galdu. Valentziaren aurkako jokaldian pixka bat denetik egon zen. Erdiraketa ikusi nuenean estaltzera atera nintzen eta baloiak gorputzean jo ninduen; zortea eduki nuen jokaldian. Garrantzitsuena da ofizioz jokatu genuela eta oso era adimentsuan».
El colegiado Carlos Megía Dávila, del Comité Arbitral Madrileño, será el encargado de dirigir el partido entre el Deportivo de La Coruña y el Osasuna correspondiente a la jornada 23 de Liga, que se disputará en el estadio de Riazor este sábado, a partir de las 20.00.
El Comité de Competición ha confirmado la decisión de sancionar al uruguayo con un partido de suspensión tras la quinta cartulina amarilla que vio el domingo en el encuentro ante el Valencia. De esta manera, el «Rifle» no podrá jugar este sábado ante el Deportivo de La Coruña.
Según informa el conjunto rojillo en su página web, el partido disputado el domingo ante el Valencia, con 18.128 espectadores, arrojó una recaudación de 19.910 euros. Por otro lado, los navarros volverán hoy a entrenarse en las instalaciones de Tajonar a partir de las 11.00.