BESTE LASTERKTAK
Imanol Erviti da euskaldun bakarra gaur hasiko den Mediterraneoko Tourrean
Atsedena hartzeko betarik gabe, gaur bertan beste lasterketa garrantzitsu bat hasiko da: Mediterraneoko Tourra. Sei etapa izango ditu bost egunetan banatuta -aurrenekoa bikoitza izango da- eta, ohi bezala, proba Mont Faron gainean amaituko da datorren igandean. Parte hartuko duen euskaldun bakarra Imanol Erviti izango da, Caisse d'Epargne taldekoa.