ITALIA
Paolo Bettinik auto gidari gisa lortu nahi du arrakasta, bizikleta utzi ostean
Iaz erretiratu zen Paolo Bettini txirrindulari italiarrak rallyetako gidari izan nahi du aurrerantzean. Italiako hainbat komunikabidek esan dutenez, Bettini beste txirrindulari ohi baten laguntzarekin ari da probak egiten, Franco Ballerinirekin, hain zuzen ere. Oraindik babeslerik ez duten arren, Italiako eta Belgikako lau rallytan hartu nahi dute parte.