GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Oarsoaldeko hogei gaztek tortura baliatzea egotzi diote Marlaskari

Segi gazte erakundeko partaide direla egotzita, «erakunde armatuko» kide gisa epaituko dituztela ohartarazi zien atzo Grande-Marlaska epaile espainolak Oiartzun, Errenteria eta Pasaiako hogei gazteri. Hauek, berriz, iazko polizia operazioetan atxilotu zituzten gazteei torturapean ateratako adierazpenetan baliatzea egotzi zioten hari; beraz, tortura probestu izana leporatu zioten euskal gazteek. Manifestazio jendetsua egin zuten iluntzean Oiartzungo kaleetan.

p017_f01_88153.jpg

G.M. |

Torturapean egindako deklarazioak baliatuz euren aurkako akusazioak sortzea egotzi zioten atzo Fernando Grande-Marlaska epaile espainolari, haren aurrean agertu ziren Oarsoaldeko hogei gazte independentistek. Iaz Polizia espainolak atxilotu zituen Oiartzun, Errenteria eta Pasaiako hogeita bi gazte Segi gazte erakundekoak izateagatik prozesatu zituen Auzitegi Nazionalak joan den astean, hala «erakunde terroristako» kide izatea leporatuz, eta auzipetze horretaz ohartarazi zien Marlaskak Madrilgo auzitegi berezian.

Iazko apirilean Oarsoaldean egindako polizia operazioan dauka jatorria atzo Grande-Marlaskak hogei gazteri jakinarazi zien prozesatze autoak. Hamarretik gora izan ziren Polizia espainolak orduan atxilo eraman zituen gazteak; guztiek tortura bortitzat sufritu izana salatu zuten. Gero, Auzitegi Nazionalak agindutako sarekadak bigarren atal bat izan zuen. Atxilotzea lortu ez zuten beste dozena bat gaztek prentsaurrekoa egin zuten Oiartzunen uztailaren 1ean; segidan, Donostian, Polizia espainolak atxilotu, eta espetxeratu egin zituzten.

Hala, atzo, Auzitegi Nazionalean, auzipetuak diren hogeita bi gazte horietatik hogei izan ziren Marlaskaren aurrean; gehienak, egun, espetxe espainoletan sakabanatuak aurkitzen dira. Egotzitako akusazioak ukatu zituzten guztiek, eta euren aurka torturapean egindako adierazpenak baliatzea leporatu zioten Grande-Marlaskari.

«Baina ez gaude prest»

Gazte independentista hauen egoera salatzearren eskualdeko manifestazio jendetsua egin zuten atzo, 20.00etan, Oiartzunen. Ehundik gora lagunek parte hartu zuten, euskal gazteriaren aldeko leloak oihukatuz, euriak majo jotzen zuen bitartean.

Doneztebe plazan hasi eta bukatu zen manifestazioaren ostean, gazte independentistek prentsa agerraldia egin zuten.

«Argi dago, gazte hauek euren jarduera politikoagatik epaituko dituztela. Beste behin ere, herri honetan jarduera politikoa kriminalizatu dute», salatu zuten «independentzia» leloa daraman elastiko gorriez jantzitako dozenako gaztek Oiartzunen.

Izan ere, euren aburuz, Madrildik gidatutako eraso honen jo puntuan ere euskal gazteria aurkitzen da. Eta gazte horiei erabateko babesa erakustearekin batera, «borroka honetan» bakarrik ez daudela adierazi zieten. Gazteria estatuen errepresioaren helburu bada, «gazte mugimendua kaletik atera, gazteok izutu eta eguneroko lana alde batera» uzteko xedearekin egiten dutela salatu zuten.

«Baina ez gaude prest. Ez dugu gure herriaren etorkizuna euren eskuetan uzteko inolako asmorik», nabarmendu zuten jarraian, gazteen artean indarrak biltzeko deia berretsiz. Otsailaren 25ean Oiartzungo Udalean mozioa aurkeztuko dutela ere iragarri zuten.

ANTSOAINGO GAZTEA

Berrogeita hamar bat lagunek parte hartu zuten atzo arratsaldean Antsoainen egin zuten elkarretaratzean. Izan ere, gaur, «kale borrokarekin» zerikusia duela egotzita bertako gazte batek Auzitegi Nazionalean agertu behar baitu.

Cuatro prisioneros políticos vascos recuperan la libertad

El vecino de Amara Zaharra de Donostia Mikel Uzkudun, el burlatarra David Urdin, el iruindarra Iker Aristu van a dejar la cárcel tras abonar distintas cuantías económicas. El represaliado político de Azkoitia Andoni Azpiazu por su parte, quedó en libertad el martes por la tarde. Los cuatro represaliados políticos están imputados en distintos sumarios.

El donostiarra Mikel Uzkudun fue detenido en el Estado francés en 2003 acusado de militar en ETA, por lo que fue condenado por los tribunales parisinos. El pasado enero, las autoridades francesas lo entregaron a Madrid. Tras su paso por la Audiencia Nacional, el vecino de Amara Zaharra fue enviado a Soto del Real. Prisión que abandonará en cuanto abone una fianza económica que asciende a 18.000 euros.

David Urdin, por su parte, fue detenido por la Guardia Civil en noviembre de 2007. Al igual que ha ocurrido con otros jóvenes navarros encarcelados en el mismo operativo, Urdin quedará en libertad tras pagar 6.000 euros. Diez mil euros tendrá que abonar, sin embargo, el joven de Iruñea Iker Aristu, que fue detenido por la Policía española en noviembre del año pasado.

El azkoitiarra Andoni Azpiazu Alzelai, detenido en 2007 en México, fue juzgado la semana pasada en Madrid. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo