ANTZERKIA
«Ahuntza edo Nor da Silvia?», bestialismoari buruzko hausnarketa
Txalo Produkzioak, Carlos Zabalaren zuzendaritzapean, apustu berri bati ekingo dio gaur «Ahuntza edo Nor da Silvia?» antzezlanaren estreinaldiarekin. Izan ere, euskarara ekarritako Edward Albee-ren lanak, zoofiliaren gaineko eztabaida mahai gainean jartzen du. Martin arkitekto famatua da, Pritzker sari entzutetsua irabazi berri duena. Elenarekin ezkonduta dago, eta, itxura guztien arabera, bikote perfektua osatzen dute. Bien arteko harremana mila puskatan hautsiko da, ordea, Martinek Silvia maite duela aitortzen duenean. Silvia ahuntza da, baina, eta handik aurrera, Martin bera ere animalia balitz bezala ikusiko dute ingurukoek.