GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

Anti folka

Maitasunez mintzo da Herman Dune, Paristik datorren artista

«Giant» lanarekin eta, batez ere, «I Wish That I Could See You Soon» kantuarekin, nazioarteko arrakasta bereganatu zuen Herman Dune biko frantziarrak, eta hamabigarren lana dute orain aurkezgai, «Next Year Zion» baikorra. Orain arte areto txikietan jo duen bikoteak orain gutxi lortutako arrakastaren isla dugu iaz Kanadako Arcade Fire-ekin jo izana. Parisko David-Ivar eta Nemanek osatzen dute familiaren abizena hartzen duen Herman Dune, hirukotea ziren Andre anaiak taldea utzi zuen arte. Kantuak soiltasunez sortuak dira, anti folk moldean, Jonathan Richman balira legez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo