Elkartasun punk-rocka
Danbaka lehiaketak aurrera darrai, beste lau talderen parte-hartzearekin
Datorren igandean, otsailak 15, minbizia duten umeen nazioarteko eguna izango da, eta zenbait jardunaldi antolatu ditu haur horietariko batzuen gurasoek osatutako Aspanafoha elkarteak. Horien artean, bada rock & roll kontzertu indartsu bat, Helldorado aretoan. Obligaciones, Disturbio eta Rockainak joko dute bertan, eta irabaziak gaixo dauden haurrei laguntzeko bideratuko dituzte. Gainera, helburu berarekin eta hogeita hamar talde ingururen partaidetzarekin, tartean bihar joko duten hirurena, disko bikoitz bat plazaratu berri dute, «Una estrella un sueño» izenekoa.