GARA > Idatzia > Kultura > Zinema

Kitxuekin hunkitu eta Zellweger-ekin dibertitu da aurtengo Berlinale

Azken esprintean sartu da dagoeneko Berlinale eta pedalei sutsu eragiten darrai, erritmo biziari eutsi nahian. Beroketa saioan, atzoko jardunaldian, «La teta asustada», Claudia Llosak zuzendutako film peruarrak are gogortasun gehiago gehitu zion aurtengo edizioari. «My One and Only»k, ordea, baltsamo lanak egin zituen Renee Zellwegerren laguntzarekin. Bihar amaituko da zinema itzulia, eta kinielak eta apustuak egiteko garaia heldu da.

p047_f01_097x176.jpg

GARA | BERLIN

Laua, gogorra, zertxobait hermetikoa eta sinbolismoz betea, «La teta asustada» filmak egoerarik dramatikoenetara eraman zuen Berlingo zinema jaialdia. Lan horrek 80ko hamarkadatik aurrera jazotako gerran emakume peruarrek jasan zituzten bortxaketak ditu hizpide, 70.000 biktima utzi zituen guda hura du gogoan. Gehienbat Limako eremu txiroenetan grabatutako lanak Magaly Soler izeneko neskato baten bizitza du oinarri. Bere ama galdu berri du eta duintasunezko omenaldia eskaini nahi dio lur emateko orduan, hilketa horiek duten inpunitatearen kontrako garrasi gisa. Bere aurpegi ederraren eta paisaia malkartsuen artean kitxuaz abestutako kantuak tartekatzen dira eta ikuslea traumatizatutako emakume horien istorioetara heltzen da zuzenean, baita «titi izutua» deituriko gaixotasuna ezagutzera ere, haien seme-alabei bularretako esnearen bidez helarazitako gaitzera, hain zuzen. «Biktimak ezin dira isiltasun oihal baten azpian lurperatu, beren historia berreskuratu behar da, dokumentaziorik ere izan ez zuen belaunaldi galdu baten izaera, inon ez baita agertzen jaio zirenik ere», azaldu zuen Claudia Llosa zuzendariak. «La teta asustada» kitxuaz grabatu zen %40an. Hizkuntza hori itxia da ez soilik Berlinalerentzat, baita peruar askorentzat ere, neskatoak lan egiten duen etxeko andrearentzat bezala (Fausta), mundu indigenatik at bizi den hiritar asko dagoelako. Istorio horretan Margaly Soler abeslari eta konpositorearen pieza batzuk tartekatzen dira, atzoko prentsaurrekoan zuzenean eskaini zituenen antzera.

Bidaia ordezkoaren bila

Arrakasta lortu zuen, baina beste era batera, Renee Zellweger-ek ere, Richard Loncrainek zuzendutako «My One an Only» lanari esker. Bertan, aktore estatubatuarrak leiala ez den senarra utzi eta Cadillac batean bi seme nerabeekin alde egingo du ordezko baten bila. Ile hori bizia eta ezpainak gorriz margotuta dituela, Zellwegerrek herrialde osoa alderik alde zeharkatuko du, «Big Band»-en erritmoarekin batera. Aurkitu nahi duen ordezko horri jarraiki ari da bidaian eta ohartzen da, adin batetik aurrera, soilik dirurik gabe, sexu grina duten edo izaera ahuleko gizonek egingo diotela ezkontza eskaera. «Emakume baten askatasunaren oinarria, bere burua zaintzen jakitea da», azaldu zuen Zellwegerrek prentsaurrekoan, ile hori apalago batekin eta marrubi koloreko ezpainetako berarekin.

«My One and Only» filmak ehunka aldiz ikusitakoa dirudi, baina bere mekanismo guztiek oso ongi lan egiten dute, lana komedia fresko bilakatuz. Krisiaren kontrako aringarria da, ez bakarrik ekonomikoaren aurkakoa, baita aurtengo edizioan Berlinalen ikusi ahal izan diren film gogorren kontrakoa ere. Nazioarteko jaialdi horri, baina, ordu gutxi batzuk besterik ez zaizkio geratzen sariak banatu eta datorren urtera arte agur esateko. Andrzej Wajdak zuzendutako «Tatarak» filma izango da lehiaketan aurkeztuko den azkena eta kritikarien artean, urtero gertatu ohi den bezala, kinielak eta apustuak hor zehar ibiltzen hasiak dira. Norberaren irizpideak ez dira beti besteek dituztenak izaten eta gehienetan huts egiten dute, baina Urrezko Hartza irabazteko faboritoen artean dira «London River» -Rachid Boucharbena-, «The Messenger» -Oren Movernmanena-, «Darbareye Elly» iraniarra -Asghar Farhadirena-, eta «Gigante» argentinarra, Adrian Biniezena.

FABORITOAK

Kritikariek egindako lehenengo aurreikuspenen arabera, sariak jasotzeko faboritoen artean daude «London River», «The Messenger», «Darbareye Elly» eta «Gigante».

Atanas Valkov obtiene el premio Berlinale Talent Campus

El joven polaco Atanas Valkov se proclamó ganador del «Volkswagen Score Competition», galardón que se concede en el marco del VII Berlinale Talent Campus, con un pasaje de la banda sonora del filme argentino «La Sangre Brota», de Pablo Fendrik. La cinta, que recibió grandes ovaciones y premios, supuso además la única apuesta del continente latinoamericano para competir en la 47 Semana de la Crítica -dentro de la 61 edición del Festival de Cine de Cannes- en mayo de 2008. La película narra la historia de Arturo, un taxista de 60 años, que tiene que conseguir 2.000 dólares en menos de 24 horas para ayudar a un hijo que vive fuera del país.

El mentor del concurso, Max Ritcher, y los miembros del jurado Klaus-Peter Beyer, Martin Steyer y Martin Todsharow aseguraron haber quedado «muy impresionados por la calidad de los proyectos que exhibieron todos los candidatos». «La música de Atanas Valkov denota un estilo propio», insistieron. El premio que recibirá Valkov será un viaje de una semana a los mejores estudios de sonido, situados en Los Ángeles. El Berlinale Talent Campus, certamen que se ofrece como foro alternativo a la 59 Berlinale, se celebra esta semana en el Teatro Hebbel am Ufer de la capital alemana y es lugar de encuentro para los jóvenes talentos que despuntan en alguna disciplina cinematográfica. En esta sétima edición, recibió a cerca de 350 promesas del cine de más de 160 países, que se reunieron para mostrar su creaciones. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo