Aipagarriak
Uharteko Arte Garaikideko Zentroak Nafarroako Gobernuaren laguntza du
GARA | IRUÑEA
Nafarroako Gobernuak Uharteko Arte Garaikideko Zentroa finantzatuko du datozen bost urteotan, Uharteko Udalarekin akordioa sinatu eta gero.
Krisia dela-eta, arteari eskainitako eraikin honen etorkizuna kolokan zegoela ikusirik, Udalak eta Gobernuak negoziazio luzeak izan zituzten, bi aldeentzako onuragarria izan litekeen akordioa lortzeko.
Kultura eta Turismo sailburuak atzo adierazi zuenez, «Nafarroako Gobernuak Fundazio honetan esku hartu, eta finantzaketaz arduratzea onartu du».
Hitzarmenari esker, besteak beste, langile guztiek beren lanpostuetan jarraituko dute.
Auditoriumaren kudeaketari dagokionez, Uharteko Udalak erabaki du orain arte zentroko ardura bere gain izan duen Coff fundazioarekin zuen hitzarmena etetea.