GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Tortura gaitz larria da oraindik, baina ez alderdi politikoen agendan agertzeko bezainbat, antza

Gaurkoa egun seinalatua da euskal egutegian, zoritxarrez seinalatua, torturaren aurkako egun bat izateak torturak gaitz larria izaten jarraitzen duela esan nahi baitu. Atzo Torturaren Aurkako Taldeak iazko txostenaren berri eman zuen. Bertan bildutako zenbakiak potoloak dira: 150 euskal herritarri inkomunikazioa ezarri zieten Estatu espainolean eta frantsesean. Atxilotuak inkomunikatzea tortura errazten duen praktika nagusia da, nazioarteko erakundeek behin eta berriz esan izan dutenez, baina atzo emandako datuen arabera, ohikoa da euskal herritarrei ezartzea. Eta tortura salaketak ere ez ziren gutxi izan. Estatu espainolean 62 lagunek salatu dituzte torturak. Beste batzuek, aldiz, salaketak izan litzakeen ondorioen beldur, ez dute jasandakoaz hitz egin nahi. Tortura fisikoak batzuetan arrasto nabarmenak uzten baditu ere, tortura psikikoaren arrastoak larriagoak direla nabarmendu zuten. Baita Baltasar Garzon epailearen protokoloa alferrikakoa dela ere. TATek eragile politiko, sozial eta sindikalei konpromisoak eskatzeko asmoa ere agertu zuen. EAEko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina hasi da, baina badirudi alderdien programetan torturak ez duela lerro askorik betetzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo