GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Berdinketa baten biharamon gazigozoa

Llorentez eta Kopaz harago ere bizitzarik badela erakutsi behar

Aurrelaria gabe gauza handiak egiteko gai direla esan arren, David Lopezek uste du hura gabe taldeak beste era batera jokatzen duela.

p034_f01_111x111.jpg

GARA | BILBO

Jendearen usteak konfirmatu zituen Athleticek igandean. Gaur egun erreferentzia nagusia duten Fernando Llorentek jokatu gabe eta burua Kopako Sevillaren aurkako partidan dutela, zuri-gorriek Recreativoren aurka arazo handiak izango zituela uste zuen askok eta egiari zor, Caparrosenek gustura egon behar dute, txarrenean puntu bat eskuratzeko gai izan zirelako andaluziarren aurka. Markel Susaetak atzo prentsaurrekoan adierazi bezala, «irabazteko gai ez zarenean, ez galtzen ikasi behar», eta zorte apur batekin izan bazen ere, horixe egin zuten.

Atzoko entrenamenduaren ostean, arreta faltan izan zutenik ukatu nahi izan zuen arren, David Lopez erdilari errioxarrak nolabait onartu zuen Rincon de Sotoko aurrelariaren hutsunea nabaritu zuela taldeak, eta partidan ez zutela behar bezalako jarrerarik izan. Llorenteri buruz, erdilariak esan zuen «jendeak egin ditzakeen irakurketak alde batera utzita, guk daukagunengan pentsatu behar dugu, Llorente falta, Fran falta edo edonor falta dela ere, taldea orekatua da eta horiek gabe ere gauza handiak egin ditzake. Gauza da Llorente gabe beste era batera jokatzen dela, edo orain bera oso maila onean dagoelako, nabarituko da agian».

Llorenteren lekua Jon Velezek hartu zuen igandean, andaluziarren aurka, eta nafarrak garaipenaren gola izan zuen azken minutuan baina ez zuen Asier Riesgo gainditzen asmatu. Lana erruz egin arren, Tafallakoak ez du golaren saririk eskuratzen, baina Markel Susaetak berarengan konfiantza osoa erakutsi nahi izan zuen, zaleen begiek zorrotzago begiratu diezaioketen honetan. «Bat sartzen duenean gainontzekoak etorriko dira, aurrelari on bat da-eta».

Gogoratu behar da, urrutiegi joan gabe, orain askok gorenean jarri duten Fernando Llorente berak ere txistuak jaso zituela San Mameseko harmailetatik, gola asmatu ezinik ibili zen bolada batean.

Ligan, gora nahiz behera begira, egoera lasaian aurkitzen direnez, Kopako finala jokatzeko aukerak du lehentasuna, eta Sevillaren aurkako itzulerako partida hurbildu arte, arreta Ligan jartzen asmatu beharko dute, gauzak zaildu ez daitezen. Burua behar duten lekuan dutela esan arren, David Lopezek atzo prentsaurrekoan onartu zuen igandeko partidan, «jarrera oldarkorragoz» irten behar zutela.

Velezi babesa

Markel Susaetak igandeko partidako azken aukera izan zuen Ion Velezi babesa eskaini zion, «aurrelari on bat da eta gol bat lortzen duenean gainontzekoak errenkadan helduko dira», esan zuen.

Los socios deberán retirar su entrada para la Copa a partir del jueves

Los socios, abonados y poseedores de la tarjeta Harrobi del Athletic tendrán que pasarse del 19 al 25 de febrero por la taquillas de San Mamés parar retirar su entrada de cara al partido de semifinales de Copa que enfrentará al Athletic y al Sevilla la semana siguiente.

Al tratarse de «medio día del club», todos los que quieran acudir a San Mamés a un choque importantísimo deberán retirar su correspondiente entrada, pero con preferencia para los socios, abonados, y poseedores de la tarjeta para menores de 23 años, que deberán pasarse por la taquilla en horario de 10.30 a 13.30 y de 17.30 a 20.00. La única excepción será el domingo día 22 de febrero, ya que por la tarde las taquillas permanecerán cerradas.GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo