Binakako Txapelketa
Amets luzea gorrientzat amesgaizto bihurtu zenekoa
Asegarceko bikoteak ahalegin guztiak egin zituen aurrera jarraitzeko, baina txapelketa estu honetako lehen kanporatua da. Abel Barriolak eskuineko eskuan min hartuta amaitu zuen norgehiagoka.
Imanol CARRILLO | TOLOSA
Bizitza honetan, ahalik eta zoriontsuen bizitzeko, ametsak ezinbestekoak direla esaten dute askok. Nork ez du noizbait, ohean lo egonda edota egunean zehar begiak zabalik, ia ezinezkoa den zerbaitetan amestu? Istorio ugari asmatzen ditugu geure buruan. Horietako batzuek amaiera ederra izaten dute, baina beste batzuk amesgaizto bihurtzen amai daitezke. Hori pentsatuko dute Olaizola I-ak eta Patxi Ruizek.
Izan ere, atzoko albiste nagusia Asegarceko bikotearen kanporaketa izan zen. Baina ez soilik txapelketatik kanpo geratu direlako, baita ere zazpigarren jardunaldira arte itxaron behar izan delako hurrengo fasera sailkatzeko aukera gabe gelditu den bikotea nor den jakiteko.
Esperantzak bizirik jarraitu bitartean, gorriek ahal zuten guztia emango zuten txapelketan aurrera egiteko. Eta hala izan zen. Partida irabazteko aukera oso onak eduki zituzten Beotibarren, baina aukera horiek aprobetxatu beharra dago, eta atzokoan ez zen hala gertatu.
Norgehiagoka hasi baino lehenago, lehia hil edo bizikoa zela nabari zitekeen. Beroketan, atzeko lerroetan jarri zen Gonzalez kontzentrazioa eskuratu nahian eta bere eskuak prest ipiniz. Beste hiru protagonistak, aldiz, aurrean aritu ziren pilota astintzen. Ahal zen tenperaturarik handiena lortu behar zen pilotaleku hotzari aurre egiteko.
Partida hasi baino minutu batzuk lehenago, kantxako giro basatiak ez zuen ezer entzuten uzten, baina magiaren eraginez, gorriek lehen sakea egin eta pilotalekua isil-isilik geratu zen, jarraitzaileak mututu izan balira bezala. Tarteka apustuan zebiltzanen oihuek norgehiagokari pilotazaleen gogoko giroa kutsatzen zioten.
Lehen bi tantoak Asegarceko bikotearentzat izan ziren. Oso kontzentratuta hasi zuten partida, 2-0 aurretik ipiniz, baina Patxi Ruizen akats batek urdinak suspertu zituen.
Lehen zatia oso berdinduta egon zen. Asierrek bere borondate guztia ipini zuen tantoak amaitzen saiatzeko, baina Gonzalez eta Barriola zituen aurrean. Azkaineko aurrelaria oharkabe pasa zen, nahiz eta zortzi tanto egin orotara. Abelek, aldiz, oso maila ona erakutsi zuen. Momentu zaila ere pasa behar izan zuen eskuineko eskuan mina sentitu baitzuen.
Orduan hasi zen gorrien erasoa. Leitzarraren arazoaz ohartuta, Asegarcekoak gogor hasi ziren pilota astintzen atzeko postuetara. Patxi Ruizek txapelketan eman duen mailarik onena erakutsi zuen Tolosan. Kolpe ikaragarriak eskaini zituen, baina Aspeko nafarrak oso defentsa ona egin zuen, hiru pilota besterik ez galduz.
Azkenean, lan gogorra eta serioa bai, baina ez zuen bere emaitza positiboa eskuratu.
El susto de la jornada de ayer en el Beotibar de Tolosa lo protagonizó Abel Barriola. El de Leitza tuvo que cambiarse los tacos a causa de un dolor en su mano derecha. El zaguero comentó lo ocurrido: «Cuando íbamos tres iguales se me ha metido la pelota en la derecha. He cambiado los tacos y la verdad es que notaba que el dolor estaba ahí, pero he podido aguantar».
Tras el encuentro, el pelotari navarro afirmó que «en estos momentos no tengo buenas sensaciones en la mano. Desde el tres iguales, he estado sufriendo mucho. Pero con los años aciertas a cambiar los tacos y tengo la esperanza que en estos seis días pueda recuperar la mano».
Barriola es consciente de lo que se juegan el domingo que viene en Donostia, pero el leitzarra recalcó que «si me veo bien jugaré, sino me quedaré en casa. Ya me suplirá algún compañero, que tenemos muy buenos zagueros en Aspe».
En cuanto a los pelotaris que han tenido problemas físicos en esta última jornada, cabe mencionar que tanto Berasaluze VIII como Mendizabal II estarán, en principio, disponibles para esta última y definitiva jornada del Parejas.