GARA > Idatzia > > Kultura

LITERATURA

Kirmen Uribek eta Vicente Molina Foixek hitz egingo dute gaur Bilbon

Jendaurreko hitzaldi bidez literaturagileengana hurbiltzea helburu duen «Eztabaidak literaturarekin» egitasmoak bigarren topaketa izango du gaur, Kirmen Uribe eta Vicente Molina Foix idazleekin. Felix Linares kazetariak zuzendutako saioa, 19.00etan hasiko da Bidebarrieta liburutegian. Uribek eta Molina Foixek fikzioak literaturan dituen mugei buruz hitz egingo dute eta, besteak beste, oroitzapenen eta istorioaren tratamenduari buruz bakoitzak duen ikuspegia azalduko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo