GARA > Idatzia > Kirolak > Osasuna

Numantziaren aurkako neurketa

Esfortzua bikoiztu, puntuen balioa ere hazi denez gero

Jaitsierako arriskutik urruntzeko aukera izango dute nafarrek igandean, aurkari zuzen baten aurkako lehian.

p042_f01_111x111.jpg

GARA | IRUÑEA

Denboraldiko boladarik onenean dago Osasuna. Hala ere, disfrutatzera baino, azken asteotan egiten ari diren esfortzua handitzera behartuta daude gorritxoak, Ligako lehen hilabeteetan izandako errendimendu eskasaren ondorioz.

Are gehiago, igandean, Sadarrera Numantzia datorrela kontuan hartuta. Topikoari jarraituz, nafarrek ederki dakite puntuen balioa bikoiztuko dela eta, beraz, egin beharreko lana ere bai. Maiatzera bitarte, lau partida bereziki erabakigarriak izango ditu Osasunak -mailari eusteko horien puntuak eta gehiago eskuratu beharko dituen arren-: Numantzia, Betis (27. jardunaldia), Espanyol (28.a) eta Recreativo (34.a) taldeen aurkakoak. Hau da, gorritxoekin batera, jaitsiera arriskutik aldentzeko lehian dauden taldeen aurkakoak.

Iruñean argi daukate zer-nolako garrantzia duten neurketok, baita zer-nolako kaltea egin dezakeen lasaikeriak ere, batez ere aurkari zuzen dituen hauen aurka aritzean. «Hiru puntu baino gehiago da igandean jokoan izango dena -azaldu zuen atzo Natxo Monrealek-. Argi dago oso partida garrantzitsua dela, burua atera ostean aurkaria zuzen baten bisita dugulako».

Azken emaitzek sor dezaketen nasaikeriaren ondorioz, nolabaiteko «beldurra» ematen dio atzelariari Numantziaren aurkako neurketak. «Beldurra ematen dit, puntuak jokatu aurretik lortu ditugula ematen duelako. Eta ez da horrela, ezta gutxiago ere, beraiek oso motibatuta etorriko direlako, hemen irabaziz gero jaitsieratik libra daitezkeela jakinez». «Ezin dugu inolako konfiantzarik izan -jarraitu zuen-, haginka egiteko asmoarekin zelairatu behar dugu. Argi izan behar dugu, intentsitatea jaitsiz gero, arazoak izango ditugula».

Monrealek, gainera, aurkaria bereziki motibatuta etorriko dela aurreratu zuen, entrenatzailearen aldaketaren ondorioz. «Jokalari guztiak zerotik hasten dira eta euren arteko lehia hazi egiten da. Horrek ere gure aurka joka dezake», esan zuen.

Dinamika ona

Nafarrek, dena den, ez diote partidaren alde negatiboari bakarrik begiratzen. Alde batetik, oso dinamika on bati ekin diotelako: «Lau partidetan, lehen itzuli osoan lortu genituen puntuen erdia eskuratu dugu eta horrek egoerari buelta emateko gai garela erakutsi digu».

Bestetik, igandeko partidan azken boladan lortutakoaren zati bat galtzeko arriskua gorabehera, Osasunak bere egoera nabarmenki hobetzeko ere aukera aurkituko duelako. «Irabaziz gero, Numantziarekiko aldea lau puntutakoa izango litzateke, gol averagea geure alde izango genuke eta konfiantzak gorantz egingo luke», nabarmendu zuen Monrealek.

Mejoran los lesionados

Hubo buenas noticias en el intenso entrenamiento dirigido ayer por José Antonio Camacho. La principal, la reincorporación al grupo de Héctor Font, superado el esguince de tobillo que sufrió anteayer, que estará disponible para el choque ante el Numancia. También trabajó con el equipo Kike Sola que, tras lesionarse el pasado 4 de enero, recibirá hoy el alta médica.

Sergio y Josetxo entrenaron por su cuenta, pero al menos el asturiano podría recuperarse para el domingo. Estaba previsto, por otra parte, que Oier Sanjurjo pasara por el quirófano en la tarde de ayer. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo